HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak 2007ko “Euskal urtekari...

2007/08/06ko prentsa-oharra

2007ko EUSKAL URTEKARI ESTATISTIKOA


2007ko “Euskal urtekari estatistikoak” Euskal AEko errealitate demografiko, ekonomiko eta sozialeko datu nagusiak jasotzen ditu


EUSTATek atera duen argitalpen honen bidez, EAEko eta bere hiru lurralde historikoetako adierazle asko ezagutzeko aukera izango dugu


Euskal AEak bederatzi enplegatu baino gehiagoko 3.665 industri establezimendu ditu, non okupatuak dauden 189.902 langile. 3.665 horietatik 1.534 Bizkaikoak dira (74.844 langile), 1.451 Gipuzkoakoak (74.420 langile) eta 680 Arabakoak (40.638 langile). “2007ko Euskal Estatistika Urtekaria” liburuan argitaratutako datu ugarietako batzuk baino ez dira horiek.


Esaterako, Industria eta Energia sektorean okupatutako 251.179 langileetatik 11.632 maila teknologiko altuko industrietan ari ziren; 64.955 ertain altukoan; 116.571 ertain baxukoan eta 53.251 maila baxukoan.


Liburua EUSTATek argitaratu berri du, Euskal Autonomia Erkidegoan arlo guztietan (ekonomia, gizartea, kultura, politika, e.a.) dagoen informaziorik interesgarriena jakitera emateko asmoz. Datuak gure lurralde historiko bakoitzaren arabera ere bildu dira eta askotan Europako Batasuneko estaturik aurreratuenekin erkatzeko asmoz.


Euskal AEko ekonomiako datu interesgarri batzuek adierazten dute biztanleko BPG 26.974 dela, Erosketa Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtua; 27en Europako Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik (21.502) eta baita Estatukoaren gainetik ere (21.658).


Batez besteko errenta pertsonala 12.676 € da Euskal AEan, eta horietatik 17.820 € gizonezkoenak eta 7.840 € emakumezkoenak. Herrialdeka Araba dago lehenengo postuan batez besteko errenta pertsonalean, 13.266 €; gero Gipuzkoa, 13.022 € eta Bizkaia, 12.321 €.


Urtekariko arlo ekonomikoko beste adierazle batzuek esaten digute, esaterako, Euskal AEak BPGaren gaineko %1,43ko I+Gko gastua duela; Espainiakoaren gainetik, %1,13, baina EBko batez bestekoaren azpitik, %1,86.


Informazioaren gizartea, bai familietan, bai enpresetan, zabal jasotzen da argitalpenean. Hari esker dakigu 2006an euskal familien %52,3k ordenagailua zuela etxean eta %84,2k sakelako telefonoa. Enpresetan, %68,6k ordenagailu pertsonala zuen, %56,4k Internet et %72,8k sakelakoa


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria, errenta pertsonala nahiz familiarena, industria sektoreko, eraikuntza sektoreko, lehen sektoreko eta zerbitzuen sektoreko makromagnitudeak, eta kanpo komertziokoak, argitalpenaren taula askotan bilduta daude.

Gizarte babeseko gastuak beste atal interesgarri bat da “2007ko Euskal Estatistika Urtekarian”. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak 5.156 euro ematen zituen biztanleko, hau da, BPGaren %18,9.


Pobrezi arriskuaren eta ongizaterik ezaren adierazleak ere agertzen dira. Pertsonen %3,5 eta etxeen %4,9 daude Euskal AEan pobrezi arriskuan.


Liburuko beste gai bat jarduera eta langabeziaren tasak dira, Erkidegokoak eta hiru lurraldeetakoak. 2006an %54,6 eta %4,1 ziren jarduera eta langabezia tasak. Arabak du jarduera tasarik altuena, %57,6; ondoren Gipuzkoak, %56,6 eta Bizkaiak, %52,6.


Arlo demografikoan, jakingarria da gure Erkidegoan jaiotza-tasa 1.000 biztanleko 9,3 dela, Espainian 10,8 izanik. Gipuzkoak du altuena (10,0), ondoren Arabak (9,4) eta Bizkaiak (8,9).

2007ko Euskal Estatistika Urtekarian, halaber, euskal osasun sistemaren estatistika zehatz biltzen da. Horrela, 2005ean 45 ospitale zeuden, 8.118 ohe, eta biztanle bakoitzeko 716 euroko gastua, hau da, BPGaren %2,6.

Adierazle interesgarri bat 1.000 biztanleko ohe-kopurua da, 3,8 Euskal AEan (2,7 ospitale publikoetan eta 1,2 pribatuetan.


Hezkuntzaren atalean, 2006-07ean ikasten ari ziren 336.850 ikasleen artetik (175.819k publikoetan eta 161.031ek pribatuetan) 170.529k D ereduan egin zuten, 72.567k B ereduan eta 91.856k A ereduan.

Euskara eta Kultura da liburuan jasotako beste atal bat; bertan, besteak beste, biztanleriaren bilakaera ageri da, irizpide ezberdinekin sailkaturik: euskara maila orokorra, sexua, ama hizkuntza, e.a.


Liburua, finean, datu bilketa handia da, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eremutako datuak jasotzen dituena: geografia, ingurumena, demografia, lan merkatua, gizarte babesa, osasuna, hezkuntza, kultura eta euskara, informazioaren gizartea, kontu ekonomikoak eta sektore publikoa, prezioak eta lan kostuak, lehen sektorea, industria, teknologiako berrikuntza, zerbitzuak, kanpo merkataritza, etxebizitzak, justizia, hauteskundeak eta euskal udalerrietako adierazle nagusiei buruzko azken atal bat.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tlf:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko “Euskal urtekari estatistikoak” Euskal AEko errealitate demografiko, ekonomiko eta sozialeko datu nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2007/08/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004297_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali