2007/08/09ko prentsa-oharra


EUSKADI 25-EBn


Euskal AE jaiotzerik gutxien duten 25-EBko herrialdeen artean dago


Bestalde, emakumeen bizi-itxaropena zonako altuena da


Euskal AE jaiotzerik gutxien duten 25-EBko herrialdeen artean dago, Eustaten 2004ko datuen arabera, urte horretakoak baitira azken datu eskuragarriak.


1.000 biztanleko 9,3 jaiotze ditugu; 25-EBko batez bestekoa 10,5 da. Polonia gu bezalaxe dabil, eta azpitik Eslovenia (9,0), Lituania (8,9), Letonia (8,8) eta Alemania (8,6).

Espainiako jaiotze-tasa 1.000 biztanleko 10,6 da.


Oraingo datuak 1975ekoekin alderatuz gero azken 30 urteetako errotiko aldaketa ikusten da, orduan gurean 1.000ko 19,1 baitzen batez bestekoa. Urte hartan Espainian 18,8koa zen eta 25-EB osatzen dutenen artean adierazle hau 14,4 zen, beraz, urteen arteko (1975-2004) aldea gurean bezain nabarmena ez da, inondik ere.


Jaiotzeak eta heriotzak, 1.000 biztanleko, 25-EBn.


Iturria: Eustat eta Eurostat


Heriotzen gainean, 1975ean 1.000 biztanleko 7,1 zen gurean, eta 2004an 8,9 Espainian, data horietantxe, 8,4 eta 8,7 ziren. 25-EBko datuak ikusiz gero, 1975ean 1.000ko 10,7 heriotza ziren, eta 9,5 2004an.


Bizi-itxaropena da, baita ere, adierazle demografiko jakingarria. 2005eko datuen arabera Euskal AEn 77,3 urte ziren gizonentzat eta 84,8 emakumeentzat, azken hau EBko altuena delarik. Espainian 77,4 gizonentzat eta 83,9 emakumeentzat. 25-EBko datuak 75,8 gizonak eta 81,9 urte emakumeak dira, gureen azpitik.


Azkenik, nabarmentzekoa ere bada ezen Euskal AEk zuela 2005ean 65 urte edo gehiagoko biztanleriaren portzentajerik altuena (%18,4) 25-EBko herrialde guztien artean, eta gainera 14 urte edo gutxiagoko portzentajerik txikiena (%12,2). Ehuneko horiek % 16,8 eta % 14,5 ziren Espainian. 1995. urtea erreferentzia hartuta, 65 urte edo gehiagokoak %15,1 eta 14 urte edo gutxiagokoak %13,3 ziren Euskal AEn eta Espainian %15,2 eta %16,9.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tlf:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: +www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE jaiotzerik gutxien duten 25-EBko herrialdeen artean dago

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2014-2024
Eguneratze data : 
2007/08/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004298_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali