2007/06/21eko prentsa-oharra

ESKOLA WEBA


Eustatek haren Eskola Weba aurkezten du, eskola munduari zuzendutako atal estatistiko berria


Gazteenei estatistikaren ezagupen eta erabilpena hurbiltzeko asmoz


Eustaten produktu berri honen sorrera, eskola weba, bultzatu duen arrazoia, estatistika ofiziala gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa izateko beharra da . Estatistika ofizialaren ezagupen eta erabilpena haz daitezen abiapunturik egokiena gazteak dira, haien prestakuntza prozesuaren barnean.


Aspalditik du Eustatek haien helburuen artean estatistika hezkuntza mundura hurbiltzea, eta nahi hori zenbait ekintzatan gauzatu da, bereziki unibertsitate arloan.


Orain eskola arloaren txanda da eta Eustaten jarduna hurbildu nahi honetan egokitzat jo da haren webaren barruan atal berezi bat sortzea, eskola weba, bigarren mailako eta batxilergoko gazteei zuzendua.


Ekimen hau ez da berria, eta munduko beste web estatistikoetan adibideak aurkitzea ez da zaila izan, eta haietatik ideiak. Eustaten eskola webean dugun balio bereizgarria edukiak berak dira; izan ere hezkuntza etapa bakoitzeko Garapen Kurrikularraren Dekretuen arabera eratu dira. Kontuan eduki behar da gure hezkuntza sisteman estatistika, batez ere, matematika, geografia, ekonomia eta gizarte zientzietan dugula, lehen mailan, DBHn eta batxilergoan.


Datozen urri, azaro eta abenduan Eustatek web atal honen sustapen kanpaina egingo du Euskal AEko eskoletan. Irakasleekin bildu, materialaren berri eman eta erabilpenaren erraztasuna azpimarratuko da.


Egitura definitzerakoan irizpide nagusia irakasleak elementu zentraltzat jotzea izan da, ikasleek eskola weba irakasleak esandakoan erabiliko dutelako. Beraz, irakasleentzako lanabes erabilgarria sortzea izan da asmoa.


Edukiak sailkatuta daude bertara ahalik errazena iristeko. Helburu honi begira fitxa bat diseinatu da, irakasleak aise irits daitezen informaziora. Fitxa hau eskola curriculumaren aldagaiei jarraituz antolatu da.


Eustaten eskola weba 10 unitate didaktikok osatzen dute (biztanleria, hizkuntza, teknologia berriak...) eta unitate bakoitzean 10 ataza daude. Atazak PDF dokumentuak dira eta bertan ikasgelan gai estatistiko konkretu bat lantzeko pautak ematen dira.


Gainera, beste zenbait atal osagarri ikusiko ditugu bertan (Okerrak, Jolasak, Testa, Altxorraren bila, Aipagarrienak,...) dinamizatzeko, eduki interaktibo eta ludikoekin.


Eskola Webaren egitura


Hona hemen, sintesian, Eustaten eskola webaren oinarrizko egitura:


Hasiera orria: Eskola webeko sarrera, bertan ongietorria egiten zaio eskola txoko honetara jotzen duenari, estatistikako munduko leihora datorrenari. Hemen ikasle eta guraso, denek, nahi dutena garatzeko materiala aurkituko dute. Bai atal ludiko eta arinak, bai hezkuntza maila bakoitzerako eskolak antolatzeko materiala.


Unitate didaktikoak. Modulu honen bidez unitate didaktiko eta atazen informazioa lortu eta deskargatu ahal izango dugu. 10 unitate didaktiko daude bertan, bakoitzak 10 ataza dituelarik. Atazak deskargatu edo zuzenean inprimatu egin daitezke. PDF formatuan daude eta fitxa osatu bat dute: iraupena, gaiak, zailtasuna, gaitasunak, baliabideak eta deskribapena. Unitate didaktiko bateko ataza guztietara sar daiteke edo banan-banan bilatu, norberaren beharretarako egokiena aurkitzeko.


Okerrak: Gaur egun sarri ikusten ditugu albisteak, iragarkiak, erreportajeak..., informazio estatistikoan oinarrituta. Estatistika horiek maiz okerrak izaten dituzte, eta okerrok datuen esanahia hutsaldu egiten dute. Atal honetan, modu entretenigarri batean ikas dezakegu nola antzeman eduki estatistikoa duen albiste bateko interpretazio okerrei. Horregatik proposatzen den jarduera zera da, estatistika okerrak aurkitzea albiste batean, azaltzen diren zazpi kasu benetakoen artean.


Dokumentu bat ere aurki daiteke, non deskribatzen diren, ikuspuntu teoriko batetik, zein diren alderdi garrantzitsuenak eduki estatistikoko informazio bati begiratzeko orduan.


Jokoak: Gozatzen dugun bitartean ikasi egiten da; bi joko eskaintzen dira: Dadoen jokoa, zeinaren helburua baita zenbaki handien legearen funtzionamendua erakustea, eta mapen jokoa, non ikusiko baitugu jokalariaren trebetasuna zenbait elementu geografiko kokatzeko orduan.


Testa: Atal honetan ikasleak bere estatistikako ezagupenak ebaluatu ditzake. Horretarako test bat egitea proposatzen da. Daudenetako bat aukeratu eta zuzentasunez burutu behar da. Horrela, estatistikako Termino eta Ezagupenen gaineko galdetegiak daude, non azaltzen diren portzentajeak, kalkulua, batez bestekoak, desbideraketak eta korrelazioak... eta beste.


Altxorraren bila: Parte hartzaileen ikertzeko gaitasuna ikusiko dugu desafioen aurrean. Horretarako altxor bat aurkitu behar da, Eustaten webeko datu ugarien artean. Galdera guztiak zuzen erantzunez gero altxorra lortzen da.


Aipagarrienak: Orri honek Eustaten webeko informazio estatistiko ugariaren aipagarriena erakusten du.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Zurikarai Marzilla
Tel. +34-945-01 75 12 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eustatek haren Eskola Weba aurkezten du, eskola munduari zuzendutako atal estatistiko berria

Eragiketa : 
Ikastetxeentzako estatistika-informazioa (eskolako webgunea)
Eragiketa kodea : 
990127
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2007/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004260_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Hezkuntza Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali