|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko ekainean, material elektrikoa (%2,0), petrolioa fintzea (%1,2), larruaren eta oinetakoen industria (%0,8), kimika-industria (%0,5) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,6), garraio materiala (%0,0), makineria (%0,1) papera, edizioa eta arte grafikoak (%0,1), ez-metalezko industria (%0,1), kautxu eta plastikoa (%0,1) eta ehungintza eta jantzigintza (%0,1).
|