|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko apirilean, petrolioa fintzea (%4), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,1), metalezko eta ez metalezko meak (%1,1) eta industria ez metalezkoa (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,4), zurgintza (%-0,2) eta material elektrikoa (%-0,1).
|