2007-08-13ko prentsa-oharra

HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK, 2005. URTEA


2005. urtean Estatuaren administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoan 1.496 milioi euroko superabita izan zuten, eta euskal administrazioek 781 miloi eurokoa


Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen superabita, guztira, BPGaren %4,0 izan zen



EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden herri administrazioek (euskal administrazioak eta EAEn kokatuta dauden Estatuko administrazioa eta Gizarte Segurantza), 2005. urtean, 2.277 milioi euroko superabita izan zuten finantzatzeko ahalmenari dagokionez, hau da, BPGaren %4,0.


Euskal Autonomia Erkidegoan herri administrazioek aurreko urteetako superabiterako joera mantendu dute 2005. urtean, 2004an lortutakoa bederatzi hamarrenetan hobetuz. Espainian, herri administrazioen sektoreak, 2004an BPGaren %0,2ko defizita izatetik, 2005. urtean %1,1eko superabita izatera igaro zen. 25en Europako Batasunean defizita apur bat hobetu da, 2004an BPGaren %2,7 izatetik 2005ean %2,4 izatera.


1. grafikoa: Herri administrazioen finantzatzeko ahalmenaren (+) edo beharrizanaren (-) bilakaera (BPGaren %)

Iturria: Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoan herri administrazioek finantzatzeko gaitasuna hobetu zuten, finantzazkoak ez diren baliabideek gehikuntza handiagoa izan zutelako, 2004koen aldean %8,4 gehitu baitziren, eta finantzazkoak ez ziren lanpostuak, ordea, %5,6 baino ez.


Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioak osatzen dituzten instituzio-sektoreetako guztiek superabita izan zuten 2005. urtean:


EAEn dagoen estatuaren administrazioak eta Gizarte Segurantzak 1.154 milioi euroko eta 342 milioi euroko superabita izan zuten, hurrenez hurren; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden herri administrazio guztien %65,7. Superabit hauek bere horretan mantendu dira azken urteetan.


EAEko administrazioek 781 milioiko saldo positiboa izan dute. Kopuru hori ondoko salo positibo hauek batuz lortu dute: 431 milioi Eusko Jaurlaritzaren instituzio-eremuan, 77 milioi Arabako foru eta toki erakundeetan, 144 milioi Bizkaikoetan eta 129 Gipuzkoakoetan. 2004. urtean saldo negatiboa izatetik 2005. urtean saldo positiboa izatera igaro ziren Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko toki erakundeak; gainerako erakundeen kasuan, 2004ko saldo positiboa gehitu egin zen.



1. taula: Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantzatzeko ahalmena (+) edo beharrizana (-). 2005. urtea. Mila eurotan



Iturria: Eustat



2000-2005 denboraldian, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioek finantzazkoak ez diren baliabideak %31,7 gehitu dituzte, eta finantzazkoak ez diren lanpostuak %38,3an. Horrenbestez, finantzazio ahalmena %5 murriztu da denboraldi honetan. 2000tik 2003ra, finantzazio ahalmena murriztu egin zen, baina 2004an eta 2005ean gehitu egin da. 2005. urtean 2.000 milioiak gainditu dira eta 2000. urteko mailetara hurbildu da.



Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen aurrezki garbia 2000. urteko 3.792 milioi eurotik 2005eko 3.825 milioi eurora igo da; hau da, %0,8 gehitu da.



2. taula: Herri administrazioek azken eskarian duten partaidetza. Euskal Autonomia Erkidegoa (mila eurotan). 2000-2005



Iturria: Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoko barne-eskari publikoa barne-eskari osoaren %16,8 izan da 2005ean.


Herri administrazioek azken kontsumoan egindako gastua Euskal Autonomia Erkidegoan azken kontsumoan egindako gastuaren %19,8 izan da 2005. urtean, hau da, 2000. urtean baino sei hamarren gehiago eta 2004an baino hiru hamarren gutxiago.


Herri administrazioek 2005. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren kapital-eraketa gordinean egindako inbertsioak %9,1 izan ziren, hau da, 2004. urtean baino puntu bat gutxiago. Erakundeen arabera, 2005eko inbertsioen %94 euskal administrazioei egokitu zitzaizkien, eta EAEn dauden estatuaren administrazioei eta Gizarte Segurantzari %6 baino ez. Portzentaje horiek maila berdinetan mantendu dira azken urteetan.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández
Tel:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005. urtean Estatuaren administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoan 1.496 milioi euroko superabita izan zuten, eta euskal administrazioek 781 miloi eurokoa

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2007/08/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004302_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali