HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEk 27-EBko zientzia...

2007/08/31ko prentsa-oharra

EUSKADI 27-EBn


Euskal AEk 27-EBko zientzia eta teknologiako goi mailako graduatu tasarik altuena du


Bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditu zituen 20-24 urte bitarteko biztanleria tasa ere zonako herrialdeetako batez bestekoaren gainetik dago


Eustaten 2004ko datuen arabera, lurralde hauen arteko erkaketak egiteko azken eskuragarriak, Euskal AEko 20-29 urte arteko biztanleriaren zientzia eta teknologiako goi mailako graduatuen tasa, -1.000 biztanleko 26,1-, 27-EBko herrialdeetako batez bestekoa bi aldiz baino gehiago zen. Espainiako urte horretako tasa 1.000ko 12,5 zen, zonako herrialdeetakoa baino pittin bat gainetik


Datu hauek 27-EBko herrialdeekin banan banan erkatuz gero, Euskal AE guztien buru da. Gure erkidegoan zientzia eta teknologiako goi mailako graduatuak 1.000 biztanleko 26,1 izanik, gero datoz Irlanda (23,1), Bretainia Handia (18,1), Lituania (17,5), Suedia (15,9) eta Danimarka (13,8). Azpitik Malta (3,6), Zipre (4,2), Hungaria (5,1) eta Txekia (7,4)


27-EBko 1.000 biztanleko zientzia eta teknologiako goi mailako graduatuak (20-29 urte bitarteko biztanleria)


Iturria: Eustat eta Eurostat


2006 urtean bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditu dituen 20-24 urte bitarteko biztanleriari dagokionez, Euskal AEko tasa, %79,2, 27-EBko herrialdeetako batez bestekoaren -%77,8- gainetik zen. Espainiakoa, %61,6, oso azpitik zen, eta 2006an bakarrik zeuzkan azpiagotik Malta (%50,4) eta Portugal (%49,6).


27-EBn bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditu dituen 20-24 urte bitarteko biztanleria-tasa (%).


Iturria: Eustat eta Eurostat


Txekiak (%91,8), Poloniak (%91,7), Eslovakiak (%91,5), Esloveniak (%89,4), Lituaniak (%88,2), Suediak (%86,5), Austriak (%85,8) eta Irlandak (%85,4) zituzten tasarik altuenak


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morán
Tlf:+34-945-01 75 35 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk 27-EBko zientzia eta teknologiako goi mailako graduatu tasarik altuena du

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2012-2025
Eguneratze data : 
2007/08/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004310_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali