EUSTATek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko urrian %7,1eko igoera izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, urriko urte arteko tasak %3,1eko gehitzea izan zuen, euro finkoetan.
2007ko urrian, urte bereko irailaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek %0,9ko igoera izan zuten prezio finkoetan.
Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %8,1eko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2007ko urrian; eta gainerako salgaiek %6,5ekoa.
Termino errealetan, jateko produktuen salmentak %2,3 hazi ziren eta gainerako produktuenak %3,6.
1 Taula. Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: EUSTAT
Araban salmentek %4,8ko hazkunde nominala izan zuten; Bizkaian %7,0 eta Gipuzkoan %8,7. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %0,9 igo ziren; Bizkaian %3,2 eta Gipuzkoan %4,2.
Termino finkoetan Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %1,6 hazkundea izan zuten. Bizkaian %0,3koa eta Gipuzkoan %2,0koa, euro finkoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,9 gehitu ziren 2007ko urrian, irailaren aldean. Araban %0,1 igo ziren, Bizkaian %1,1 eta Gipuzkoan %0,9.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja. Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx