27-Europar Batasunera egindako esportazioak %15,4ko hazkundea izan dute; Frantziara egindakoak %9,7 hazi dira eta Alemaniarakoak %21,8; Euskal AEko bezerorik onenak diren horiek, guztira, Europar Batasuna helbide duten esportazioen %48,2 osatzen dute. Igo egin ziren, baita ere, ondokoetara egindakoak: Italia (%1,3), Erresuma Batua (%7,7), Portugal (%17,7), Belgika (%37,4) eta Herbehereak (%60,2). Estatu Batuetara egindakoak, berriz, jaitsi egin ziren (%-15,6). Europar Batasunetik etorritako inportazioak %16,6 hazi ziren: Alemania (%17,1), Frantzia (%18,8), Erresuma Batua (%19,3) eta Italia (%25,9). Estatu Batuetatik etorritako inportazioak %22,9 hazi ziren. Europar Batasunarekiko merkataritza saldoa hobetu egin zen, Alemania eta Portugalekiko kanpo saldoari esker, nahiz eta Frantzia, Italia eta Erresuma Batuarekikoak murriztu.
|