|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko abuztuan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%2,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%1,8), elikaduraren industria (%0,9) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (% -1,9), ehungintza eta jantzigintza (%-0,2), eta kautxua eta plastikoa (%-0,1).
|