|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko irailean, petrolioa fintzea (%3,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%2,4), zuraren industria (%0,3), janari-industria (%0,2), eta ez-metalezko industria (%0,2) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-3,0), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-0,6), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,4), eta Beste manufakturak (%-0,1).
|