2008/01/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2007KO ABENDUA




Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,2 gehitu ziren 2007ko abenduan



2007 urte osoan, azalera handietako salmentak %2,7 igo ziren 2006 urtearen aldean.



EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko abenduan %1,2ko igoera izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, abenduko urte arteko tasa %3,6 jaitsi zen, euro finkoetan.


2007ko abenduan, urte bereko azaroaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek %0,8ko jaitsiera izan zuten prezio finkoetan.


Elikagaien salmentek, Euskal AEn, %3,5eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2007ko abenduan; eta gainerako salgaienek % 0,1eko jaitsiera.


Termino errealetan, elikagaien salmentak %3,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,5.


1. taula. Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.



Iturria: EUSTAT


Salmentek %0,7ko jaitsiera nominala izan zuten Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %0,3ko eta %4ko igoerak . Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %4,9 jaitsi ziren, Bizkaian %4,1 eta Gipuzkoan %1,8.


Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %1,6ko jaitsiera izan zuten termino finkoetan. Bizkaian ere jaitsi egin ziren azalera handietako salmentak hil arteko aldi berean, %0,3; eta Gipuzkoan %1,2 euro finkoetan.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatu kopurua %0,5 hazi zen 2007ko abenduan, azaroaren aldean. Araban %0,5 hazi zen, Bizkaian %0,5 ere; eta Gipuzkoan %0,4.


2007KO URTEKO BALANTZEA


Azalera handietako salmentek %2,7ko hazkunde nominala izan dute 2007 osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %-0,3ko tasa erreala dugu, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.


Lurralde historikoka, 2007 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban %2,5 hazi ziren salmentak, Bizkaian %2,5 eta Gipuzkoan %3,2, balio nominaletan. Balio errealetan, hiru lurraldeetan murrizketak ditugu: Araban %-0,3, Bizkaian %-0,4 eta Gipuzkoan %-0,1.


Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. 2007. urteko balantzea. Salmentak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,2 gehitu ziren 2007ko abenduan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2008/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004424_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali