EUSTATek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko martxoan %-2,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, martxoko urte arteko tasa %-6,8 jaitsi zen, euro finkoetan.
2008ko martxoan, 2008ko otsailaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %1,3ko igoera izan zuten balio nominaletan, eta %0,8koa prezio finkoetan.
Elikagaien salmentek, Euskal AEn, %5,5eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-6,8ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-1,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %-9,5.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: Eustat
Araban (%-8,0) eta Bizkaian (%-2,5) gertatu ziren salmenten jaitsiera nominalak; Gipuzkoan %1,7ko igoera. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %-12, Bizkaian %-6,6 eta Gipuzkoan %-3,3.
Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %-0,9ko jaitsiera izan zuten (2008ko martxoa 2008ko otsailaren aldean) uneko prezioetan, eta %-1,6koa termino finkoetan.
2008ko martxoan, 2008ko otsailaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %2,1 igo ziren eta termino finkoetan %1,6.
Martxoko hil arteko igoera nominala %0,9koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez; euro finkoetan %0,5ekoa.
Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %-0,7 murriztu zen 2008ko martxoan otsailarekin alderatuta; Araban %-0,5 izan zen murrizketa; Bizkaian %-0,7 eta Gipuzkoan %-0,6.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus. Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx