2008/06/27ko prentsa-oharra

OSPITALEEZ KANPOKO ESTATISTIKA PUBLIKOA. 2006. urtea


2006. urtean biztanle bakoitza 6,3 aldiz joan zen urtean ospitaleaz kanpoko zentro batera


Pediatriako kontsultak %3,3 gehitu ziren eta medikuntza orokorreko/familiako medikuntzako kontsultak %1,8


EUSTATen datuen arabera, 2006. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan guztira ospitaleez kanpoko 458 zentro publiko zeuden eta horietan 13,4 milioi mediku-kontsultari eman zitzaion arreta, hau da, 2005. urtean baino %1,5 mediku-kontsultari gehiago. Beste era batera esanda, biztanle bakoitza urtean batez beste 6,3 aldiz joan zen ospitaleaz kanpoko zentro batera osasun-laguntza jasotzeko.


2000. urtetik aurrera ospitaleez kanpoko zentroetan emandako medikuaren arreta gehitu egin da; gainera, medikuntza orokorreko eta pediatriako espezialitateek izan dute eraginik handiena bilakaera horretan, osasun-sistemarako eta larrialdietako arretarako zuzeneko sarbide baitira. 2006. urtean, mediku-kontsulten %82,4 medikuntza orokorrekoa/familiakoa (9,4 milioi) eta pediatriakoa (1,6 milioi) izan zen; bada, 2005. urtearen aldean, kontsulten kopurua %1,8 gehitu zen medikuntza orokorrean/familiakoan eta %3,3 pediatrian.


Esparru honetan egindako gainerako kontsultak (2,4 milioi) arreta espezializatukoak izan ziren eta, horien artean, ugarienak hauek izan ziren: traumatologia (487.752), tokoginekologia (331.759), psikiatria (270.133) eta oftalmologia (221.997).


Medikuntza orokorreko/familiako medikuntzako kontsultak eta pediatriako kontsultak ospitaleez kanpoko sektorean 2000-2006 (milaka)

Iturria: EUSTAT


Osasun-zentroetan eman zitzaien arreta mediku-kontsulta gehienei (%58,4), gero anbulategietan (%19,6), kontsultategietan eta mediku-etxeetan (%10,9), larrialdietako arreta zerbitzuetan (%5,5), lan-istripuetako mutuen laguntza zentroetan (%3,3) eta osasun-mentaleko zentroetan (%2).

Mediku bakoitzak urtean, batez beste, 4.864 kontsulta egin ditu; hala ere, medikuntza orokorreko/familia medikuntzako medikuek eta pediatrek kopuru hori gainditu zuten, urtean 6.251 eta 5.397 kontsulta egin baititu, hurrenez hurren. Aitzitik, gainerako medikuen kontsulta kopurua txikiagoa izan da: dermatologoak (3.998 kontsulta), traumatologoak (3.841), endokrinologoak (3.797) eta oftalmologoak (3.580).


Euskal osasun-sistemak 2006. urtean 402 milioi euro bideratu zituen ospitaleaz kanpoko osasun-laguntzarako, hau da, 2005. urtean baino %5,1 gehiago; Euskal Autonomia Erkidegoko BPGaren %0,65 izan zen eta biztanle bakoitzak 189 euroko batez besteko gastua egitea suposatu zuen, hots, aurreko urtean baino %4,4 gehiago.


Gastu osoari dagokionez, gastu arruntetan 392 milioi euro behar izan dira eta inbertsioetan 9,9 milioi euroko gastua egin da; azken datu hori, aurreko urtearen aldean, %20,8 gehitu da, beraz, kapitulu honetan ahalegin handia egin dela ikus daiteke. Gastu arrunt guztien %84,8 (332 milioi euro) langileria-gastuei dagokie; horietatik ordezko langileen gastuaren gehikuntza nabarmendu behar dugu (2005. urtearen aldean, %7,7).


2006. urtean, ospitaleez kanpoko sektorean lan egiten zuen pertsona kopurua 7.217ra igo zen, aurreko urtean baino %0,7 gehiago. Horien %79,3 pertsonal sanitarioa izan zen (2.789 mediku eta 2.353 erizain) eta, aurreko urtearen aldean, medikuntza orokorreko/familiako medikuntzako mediku kopurua %2,9 gehitu zen.


1. taula: Ospitaleez kanpoko aldagai nagusien bilakaera

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006. urtean biztanle bakoitza 6,3 aldiz joan zen urtean ospitaleaz kanpoko zentro batera

Eragiketa : 
Lehen mailako arreta publikoaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
1990-2010
Eguneratze data : 
2008/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004656_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali