EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko maiatzean %2,1eko urte arteko hazkunde nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, maiatzeko urte arteko tasa %-2,4 jaitsi zen, euro finkoetan.
2008ko maiatzean, 2008ko apirilaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %1,4ko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,8koa prezio finkoetan.
Elikagaien salmentek, Euskal AEn, %7,6ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-1,0ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %0,9 hazi ziren eta gainerako produktuenak %-4,1 jaitsi.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: Eustat
Araban (%-1,3) gertatu ziren jaitsiera nominalak; Gipuzkoan (%6,4) eta Bizkaian (%1,0) igo egin ziren Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten bi lurraldeetan: Araban %-5,5 eta Bizkaian %-3,3. Gipuzkoa %1,5 hazi zen.
Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %0,3ko igoera izan zuten (2008ko maiatza 2008ko apirilaren aldean) uneko prezioetan, eta %-0,2ko jaitsiera termino finkoetan.
Maiatzean, Bizkaiko azalera handien salmentak, uneko terminotan, %1,3 hazi ziren aurreko apirilaren aldean; termino finkoetan %0,7 hazi ziren hil arteko aldi berean.
Maiatzeko hil arteko igoera nominala %2,3koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %1,7koa.
Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %-0,1 murriztu zen 2008ko maiatzean apirilarekin alderatuta; Araban eta Gipuzkoan %-1,0 jaitsi zen eta Bizkaian %0,4 igo.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx