HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2008/05/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2008KO APIRILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmenta nominalak %0,2 igo dira 2008ko apirilean



Elikagaiek %5,3ko urte arteko hazkundea izan dute eta gainerako produktuak %2,9 gutxitu dira.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %0,2ko hazkunde nominala izan dute 2008ko apirilean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, apirileko urtetik urterako tasak %4,0ko gutxitzea izan du, euro konstanteetan.


2008ko martxoaren aldean, salmenten datuek (desestazionalizatu ostean) hil artean %0,9ko gutxitze nominala izan dute eta prezio konstanteetan %1,1 gutxitu dira.


Elikagaien salmentek %5,3ko hazkunde nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoak %2,9 murriztu dira. Balio errealetan, elikagaien salmentak %1,3 gutxitu dira eta gainerako produktuen salmentak %5,6.



Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.



Iturria: Eustat


Salmenten gutxitze nominal handienak Araban (%-1,8) eta Bizkaian (%-1,2) eman dira; Gipuzkoan, aldiz, %4,1 gehitu dira salmentak. Balio errealetan, hiru lurraldeetako azalera handiek izan dituzte urtetik urtera aldaketa negatiboak: Araban %-5,8, Bizkaian %-5,1 eta Gipuzkoan %-0,7.



Arabako azalera handietako salmentek 2008ko apirilean ez dute aldaketarik izan hil batetik bestera (%0,0), 2008ko martxoaren aldean, ez urteko prezioetan ez prezio konstanteetan.


Bizkaiko azalera handietako salmentak apirilean gutxitu dira, martxoaren aldean: urteko prezioetan %1,5 gutxitu dira eta prezio konstanteetan %1,7.


Apirileko hil arteko beherapen nominala %0,2koa izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro konstanteen kasuan %0,5 gutxitu dira salmenta horiek.


2008ko apirilean, urte bereko martxoaren aldean, azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,2 gutxitu da; Bizkaian bakarrik eman da kopuru negatiboa (%-0,6), Araban eta Gipuzkoan %0,2 eta %0,4 gehitu baita langile kopuru hori hurrenez hurren.


Ohar metodologikoa: 2008ko apirileko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea 2005eko oinarri berriaren bidez atera da, azken honek 2004ko oinarria ordezkatu baitu. Oinarria aldatzeko Eurostaten gomendioak bete dira; izan ere, horren arabera “0” eta “5” amaiera duten urteetan oinarriak aldatu behar dira.



Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmenta nominalak %0,2 igo dira 2008ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2008/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004624_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali