HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskadiko AEko etxeetan...

Prentsa-oharra, 2008-08-07


EUSKAL URTEKARI ESTATISTIKOA 2008



Euskadiko AEko etxeetan familien %56,1ek ordenagailu bat zuen 2007an


Euskadiko AEren errealitate demografikoa, ekonomikoa eta soziala eskura dago Eustatek editatu duen “Euskal Urtekari Estatistikoa, 2008” argitalpenean


Informazioaren gizartea, hala familietan nola enpresetan, zorrotz jaso da EUSTATek oraintsu argitaratu duen “Euskal Urtekari Estatistikoa, 2008" liburuan. Horrela, adibidez, 2007an euskal familien %56,1ek etxean ordenagailua zuela jakin dezakegu, eta %87,4k telefono mugikorra zuela. Enpresei dagokienez urte horretan establezimenduen %70,7k ordenagailu pertsonala zuen, %61,6k internet eta %75,8k telefono mugikorra.


Horiek dira Euskal Urtekari Estatistikoan agertzen diren datuetako batzuk. Horrela Euskadiko AEren BPGren %60,2 zerbitzuen sektoreak sortzen duela jakin daiteke, % 29,8 industriak, %9,1 eraikuntzak eta %0,9 landa-arrantza sektoreak. Lurraldeen araberako BPGren banaketari dagokionez Bizkaiari dagokio horren % 50,6, %32,8 Gipuzkoari eta gainerako %16,6, Arabari.


Argitalpenaren helburua Euskadiko AEn esparru ekonomikoan, sozialean, kulturalean, politikoan eta abarretan gertatu diren eta 2008an eskura dauden datu estatistikorik garrantzitsuenak ezagutzera ematea da. Datu horiek, halaber, lurralde historikoka ere jasotzen dira eta, kasu askotan, Europar Batasuneko gainerako herriekin erkatzen dira.


Arlo ekonomikoaren barruan Euskadiko AEri buruzko datu interesgarri batzuk adierazten dute biztanleko BPG 26.592 €-koa zela, hau da, 27en Europar Batasuneko herrietako batez bestekoa baino askoz altuagoa, 22.400 €, eta baita Estatukoa baino askoz altuagoa ere, azken hori 20.933 €-koa zelako.


Batez besteko errenta pertsonalari dagokionez 13.647 €-koa izan zen Euskadiko AEn; horien barruan gizonezkoena 18.846 €-koa zen eta emakumezkoena 8.744 €-koa. Lurraldeka eta batez besteko errenta pertsonalari dagokionez, Araba zegoen lehen postuan, 14.132 €, eta horren atzetik zeuden Gipuzkoa, 13.892 €, eta Bizkaia, 13.376 €.


Arlo ekonomikoari lotuta Urtekarian ematen diren beste adierazle batzuen artean esan daiteke, adibidez, Euskadiko AEk I+G gastuetan duen maila BPGren %1,47 izan zela, Espainian egon zen %1,20 baino altuagoa baina EBko batez bestekoa baino baxuagoa, %1,84.


Industri sektorearen barruko pertsonal okupatuari dagokionez (249.696) 11.054 ziren maila teknologiko altuko enpresetan jarduten zutenak, 64.997 maila teknologiko ertain altukoetan, 115.917 maila teknologiko ertain baxukoetan eta 52.821 maila teknologiko baxukoetan.



Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industriaren atalean errenta pertsonala eta familiarra, industri sektorea, eraikuntza, lehen sektorea eta zerbitzuetako sektoreetako makromagnitudeak, eta baita kanpo merkataritzakoak ere, taula askotan agertzen dira.

Gizarte babeseko gastuena da Urtekariaren beste atal interesgarrietako bat. Horrela, gure Erkidegoak 5.428 erabili zituen biztanle bakoitzeko, Erosteko Parekotasun Boterean (PPC) neurtuta kontzeptu honetan, eta hori euskal BPGren %18,9 da. Argitalpenenean aintzat hartzen diren beste bi adierazle pobretasun arriskua eta ongizaterik eza dira. Berbarako, jasota dago Euskadiko AEko pertsonen %3,5 pobretasun arrisku horretan dagoela eta %19,8 ongizate arriskuan.


Liburuan jasota dauden gaien artean jarduera-tasa eta langabezia-tasa daude, hauek ere Erkidegoa eta bere hiru lurraldeak kontuan hartuta. Horrela, 2007an jarduera-tasa eta langabezia-tasa hurrenez hurren %54,6 eta %3,3koa ziren. Lurraldeak kontuan hartuta Araba, %56,8rekin, da jarduera-tasarik altuena duena eta horren ostean datoz Gipuzkoa, %56,7 eta Bizkaia, %52,9.


Arlo demografikoari dagokionez azpimarratu behar da Euskadiko AEn jaiotza-tasa 9,5ekoa zela 1.000 biztanleko; tasa hori Espainian 11,0koa zen. Lurraldeak kontuan hartuta Gipuzkoa da tasarik altuena duena (10,4), bigarrena Araba (9,8) eta, azkena, Bizkaia (8,8).

“Euskal Urtekari Estatistikoa, 2008” delakoak, halaber, euskal sanitatearen arloko errealitate estatistikoak biltzen du. Adibidez, 2005ean 45 ospitale eta 8.118 ohe zeuden eta biztanleko gastua 716 eurokoa zen; orduan BPGren %2,6 zen. Adierazle interesgarri bat 1.000 biztanleko dauden oheen kopurua da, Euskadiko AEren kasuan 3,8koa dena.


Hezkuntzari buruzko kapituluan esaten da 2007-2008 ikasturtean egon ziren 343.535 ikasleen artean guztira 178.408 izan zirela D ereduan ikasi zutenak, 73.666 B ereduan eta 89.511 A ereduan. Gipuzkoa da, alde handiarekin, D ereduan ikasle kopurua erreferentziatzat hartuta mailarik altuena eskuratu zuen lurraldea (%51,4), eta gero datoz Bizkaia (%47,2) eta Araba (%33,1).


Liburuan aztertzen den beste ataletako bat Euskara eta Kultura da eta bertan, beste datu batzuen artean, jasota geratu da zein den biztanleriaren bilakaera euskara maila orokorra, sexua, ama-hizkuntza eta abarren arabera sailkatuta.


Azken finean, liburua bilduma bat da eta bertan Euskadiko AEri buruzko datu asko biltzen dira, geografia eta ingurumena, bertako demografia, lan merkatua, gizarte babesa, sanitatea, hezkuntza, euskara eta kultura, informazioaren gizartea, kontu ekonomikoak eta sektore publikoa, prezioak eta lan kostuak, lehen sektorea, industria, berrikuntza teknologikoa, zerbitzuak, kanpo merkataritza, etxebizitzak, justizia, hauteskundeak eta euskal 251 udalerrietako adierazle nagusiak biltzen dituen amaierako kapitulu bat.



Informazio gehiago lortzeko:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tlf:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko etxeetan familien %56,1ek ordenagailu bat zuen 2007an

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2008/08/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004725_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali