Eustatek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko abuztuan %2,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, abuztuko urte arteko tasa %6,8 jaitsi zen, euro finkoetan.
Elikagaien salmentek, Euskal AEn, %3,4ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %5,1eko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %3,0 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %8,8.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: Eustat
Jaitsiera hiru lurralde historikoetan izan da: Araban %8,5, Bizkaian %0,5 eta Gipuzkoan %1,6. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %12,9, Bizkaian %5,1 eta Gipuzkoan %6,6.
Aurreko hilarekin alderatuz gero, 2008ko abuztuan, 2008ko uztailaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %1,9ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %1,8koa prezio finkoetan.
Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %4,2ko jaitsiera izan zuten (2008ko abuztua 2008ko uztailaren aldean) uneko prezioetan, eta %4,1eko jaitsiera termino finkoetan.
Abuztuan, Bizkaiko azalera handien salmentak, uneko terminotan, %0,8 jaitsi ziren aurreko uztailaren aldean; termino finkoetan %0,7 jaitsi ziren.
Abuztuko hil arteko jaitsiera nominala %2,7koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %2,8 gutxitu ziren.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gehitu ziren 2008ko abuztuan, uztailaren aldean; hazkundea hiru lurraldeetan gertatu zen. Araban %0,5 gehitu dira, Bizkaian %0,1 eta Gipuzkoan %0,7.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx