|
Halaber interesgarria izan daiteke azpimarratzea Euskal AEn 2006 urtean 65 urte edo gehiagoko biztanleen portzentajea (%18,7) altuenetakoa dela EB-27 herrietan (gurearen gainetik Alemania eta Italia baino ez daude) eta, aldi berean, 14 urte eta gutxiago dituzten biztanleen taldean portzentajerik baxuena dugula (%12,2). Portzentaje horiek Espainiaren kasuan hurrenez hurren %16,7 eta %14,5 ziren. Erreferentzia moduan 1996 urtea hartuta Euskal AEn portzentajea %16,1 zen 65 urtetik gorakoen kasuan eta %12,3 14 urte eta gazteagoen taldearen kasuan eta, Espainian eta hurrenez hurren, %13,4% eta %16,4.
|