HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko ondasun...

2008/07/15eko prentsa-oharra

EUSKAL INDUSTRIAREN IKUSPEGIA MONOGRAFIKOAK


Euskal AEko ondasun salmentak nazioartean produkzioaren %28,5era iritsi dira


Emakumeen parte-hartzearen hazkundea industri enpleguan ekonomian bere osotasunean izandakoa baino apalagoa izan da azken urteetan


EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri merkataritza nazioarteko bihurtzen ari da nabarmen, eta superabita dago saldoan. Euskal industriaren nazioarteko salmentak produkzio-balioaren %28,5 dira eta inportazioetan %26,4; beraz irekidura-tasa ia %55ekoa da. Garraio-materiala eta Makineria adarrei esker, batik bat, da positiboa industri-balantzaren merkataritza saldoa.


Aitzitik, Euskal AEk estatuko gainerakoarekin duen saldoa defizitarioa da; izan ere, estatuko merkaturako diren salmentak industri-produkzioaren balioaren %25,5 dira; inportazioak, ordea, %26,7.


Euskal AEko industria balio erantsia sortzeko gaitasun gehiago duten sektoreetan espezializatua dago, Europar Batasuneko eta Espainiako batez bestekoaren gainetik. Kontzentrazio-mailak altuak arren, produkzio-jarduera honen ziklo aldakorretara egokitzeko baliabideak baditu, eta ekonomiaren motorra izaten segitzen du. Teknologi-maila “altua edo ertain-altua” duten sektoreak industri balio erantsiaren %29 dira.


Lan-kostuek Estatuak bere osotasunean dituenen gainetik izaten segitzen dute, eta produktibitateak joera positiboa izan du, Euro-eremukoaren eta Espainiakoaren gainetik, baina garatutako beste lurralde batzuenaren azpitik. Euskal industriaren aleko lan-kostua murriztu egin da, eta horrek lehiakortasunaren igoera ekarri du.


Industri-enplegua egonkor egon da, balio absolutuetan azken urteetan, 250.000 gutxi gorabehera; ekonomia bere osotasunean ikusiz gero, enplegu hori jaitsi egin da balio erlatiboetan. Emakumezko okupatuak industriako langile guztien %18,2 dira; azken urteetan zertxobait hazi da, baina gainerako ekonomian parte-hartze hori bi aldiz handiagoa da.


Produkzio-berrikuntzari begiratuz gero, ikusten da euskal industria makineria erosi zalea dela, eta I+G barnekoa bigarren dago. Industri-establezimenduen ia erdiak berrikuntza teknologikoren bat sartu du, prozesuetan bereziki. Teknologia ertain-altuko sektoreek dute bilakaerarik positiboena; haiek dute I+Gra dedikatutako finantza-baliabideen erdia baino gehiago.











1. grafikoa. Emakumezko okupatuen bilakaera, ekonomian eta industrian


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ezarpen-maila altua da euskal industri enpresetan, batez ere handienetan. Merkataritza elektronikoak haziz darrai, bai negozio-zifretan bai egiten duten enpresen kopuruan; Europako zenbait lurraldek duten kotarekiko badago alderik, halere. IKT industriarekin antzeko zerbait gertatzen da; parametroak Espainiako batez bestekoaren gainetik daude.


Industria ez da iristen zerbitzuek edo eraikuntzak duten enpresa-sorrera tasa gordinera, baina iraunkortasun tasarik handienak ditu. Establezimenduen tamainaz, Euskal AEko txikien pisua txikiagoa Espainian baino, eta ertainena handixeagoa, batez ere enpleguari begiratuz gero.



Ohar metodologikoa: Eustatek “Euskal Industriaren Ikuspegia” monografikoa argitaratu du, zeinak euskal industri sektorearen ikuspegi oso eta erkatu eskaintzen duen, batez ere Eustatek eskainitako estatistiken azken datuak erabiliz, erreferentziako bere ekonomien testuinguruan kokaturik.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tlf:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar