HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2008-09-08ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2008KO UZTAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmenta nominalak %1,9 igo dira 2008ko uztailean



Aurreko hilabetearen aldean, %5,0eko igoera eman da


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %1,9ko hazkunde nominala izan dute 2008ko uztailean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, uztaileko urtetik urterako tasak %3,4ko gutxitzea izan du, euro konstanteetan.


Elikagaien salmentek %8,4ko hazkunde nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoak %1,2 murriztu dira. Balio errealetan, elikagaien salmentak %1,1 gehitu dira eta gainerako produktuen salmentak %5,4 gutxitu dira.


Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.


Iturria: Eustat


Lurralde historikoetan, salmenta nominalak %1,2 jaitsi dira Araban; aitzitik, Bizkaian %1,8 igo dira eta Gipuzkoan %3,9 igo dira. Balio errealetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azalera handiek aldaketa negatiboak izan dituzte urte batetik bestera. Araban %6,1 jaitsi dira, Bizkaian %3,2 eta Gipuzkoan %1,9.


Hilabete bat beste batekin alderatuta emaitzak positiboak dira hiru lurraldeetan, bai balio nominaletan bai balio errealetan


2008ko ekainaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hilabete batetik bestera %5,0eko gehikuntza nominala izan dela eta prezio konstanteetan %4,6ko gehikuntza eman dela.


Arabako azalera handien salmentak %7,3 igo dira urteko prezioetan 2008ko uztailean, 2008ko ekainaren aldean, eta %6,9 igo dira prezio konstanteetan.


Bizkaiko azalera handietako salmentak uztailean %5,2 gehitu dira, ekainaren aldean, urteko prezioetan; era berean, %5,0 gehitu dira prezio konstanteetan hilabete berean.

Uztaileko hil arteko gehikuntza nominala %3,1ekoa izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez; euro konstanteetan %2,5 igo dira salmenta horiek.


2008ko uztailean azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,4 gutxitu da, urte bereko ekainaren aldean betiere: Araban %0,2 gutxitu da kopuru hori eta Bizkaian %0,7; Gipuzkoan, aldiz, %0,3 gehitu da langileen kopurua.




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmenta nominalak %1,9 igo dira 2008ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2008/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004764_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali