2008/12/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2008KO AZAROA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %-1,9 gutxitu ziren 2008ko azaroan



Elikagaiek urte arteko %2,0ko igoera izan zuten eta gainerako produktuek %-4,0ko jaitsiera


Eustatek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko azaroan %-1,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, azaroko urte arteko tasa %-3,7 jaitsi zen, euro finkoetan.


Elikagaien salmentek %2,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-4,0ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-0,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %-5,1.


Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.



Iturria: Eustat


Jaitsiera hiru lurralde historikoetan izan da: Araban %-7,3, Bizkaian %-0,4 eta Gipuzkoan %-1,9. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %-9,0, Bizkaian %-2,1 eta Gipuzkoan %-3,8.


2008ko azaroan, 2008ko urriaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %0,1eko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,6koa prezio finkoetan.


Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %-2,5eko jaitsiera izan zuten (2008ko azaroa 2008ko urriaren aldean) uneko prezioetan, eta %-2,0koa termino finkoetan.


Azaroan, Bizkaiko azalera handien salmentak, uneko terminoetan, %1,1 igo ziren urriaren aldean; termino finkoetan %1,6.

Azaroko hil arteko jaitsiera nominala %-0,3koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-0,1ekoa.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %-1,4 gutxitu ziren 2008ko azaroan, urriaren aldean; jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen. Araban %-2,7 jaitsi dira, Bizkaian %-1,5 , eta Gipuzkoan %-0,1.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-1,9 gutxitu ziren 2008ko azaroan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2008/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004898_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali