Eustatek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2008ko urrian %-3,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, urriko urte arteko tasa %-6,5 jaitsi zen, euro finkoetan.
Elikagaien salmentek, Euskal AEn, %0,5eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-5,6ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-3,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %-8,0.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: Eustat
Jaitsiera hiru lurralde historikoetan izan da: Araban %-6,4, Bizkaian %-3,2 eta Gipuzkoan %-2,1. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %-9,2, Bizkaian %-6,1 eta Gipuzkoan %-5,5.
Aurreko hilarekin, 2008ko irailarekin, alderatuz gero, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %-3,7ko jaitsiera izan zuten termino nominaletan, eta %-3,5ekoa prezio finkoetan.
Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %-5,8ko jaitsiera izan zuten (2008ko urria 2008ko irailaren aldean) uneko prezioetan, eta %-5,5ekoa termino finkoetan.
Urrian, Bizkaiko azalera handien salmentak, uneko terminotan, %-3,9 jaitsi ziren aurreko irailaren aldean; termino finkoetan %-3,8 jaitsi ziren.
Urriko hil arteko jaitsiera nominala %-2,2koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-1,7 gutxitu ziren.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %-0,8 gutxitu ziren 2008ko urrian, irailaren aldean; jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen. Araban %-0,9 jaitsi dira, Bizkaian %-0,8 , eta Gipuzkoan %-0,7.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx