HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2008/11/14ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2008ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %4,3 hazi ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan



Txikizkako merkataritzako salmentak %2,5 eta handizkakoak %5,2 hazi ziren


EUSTATek landu dituen datuen arabera, 2008ko hirugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %4,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritzasektoreko salmentak %1,3 jaitsi ziren, 2008ko hirugarren hiruhilekoan.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hiruhilekoen arteko %1,5eko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,3koa prezio finkoetan.


1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Barne merkataritzako salmenten indizea Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak. Euskal AE


Iturria: EUSTAT


Handizkako sektorean, %5,2 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %2,5, 2008ko hirugarren hiruhilekoan. Hazkunde nominal horiek hazkunde errealen balioetan neurtuz gero, prezioen eragin inflazionista kenduta, handizkako sektoreko salmentek %2,2ko jaitsiera izan dute, eta txikizkakoek %0,2ko igoera.


Handizkako sektorean, honako produktuen salmenta nominalak hazi dira: Gai erdi-landuak eta txatarra (%10,0), Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%4,3), Elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%1,2); Makineria eta tresneria atalenak jaitsi egin dira (%-3,9).


Txikizkako sektorean, merkataritza espezializatuak %2,3ko hazkundea izan du salmenta nominaletan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Espezializatu gabeko merkataritzak %3,1ekoa.


Herrialde historikoen arabera, batezbestekoaren gainetik hazi dira Bizkaiko (%4,9) eta Gipuzkoako (%4,6) Barne Merkataritzako Indizeak termino nominaletan; Araban apalagoa da igoera, %1,5. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %0,5 jaitsi ziren Bizkaian, %0,8 Gipuzkoan eta %5,3 Araban.

Araban txikizkako sektorearen salmenten bilakaera positiboa izan da, %0,4, eta handizkakoena %2,1, termino nominaletan. Bizkaian txikizkakoa %3,2 hazi da eta handizkakoa %5,7. Gipuzkoan txikizkakoa %2,2 hazi da eta handizkakoa %5,9.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %0,2 gehitu ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Araban (%-0,2) jaitsi egin da enplegua aurreko hiruhilekoaren aldean, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %0,3 igo da.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %4,3 hazi ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Barne-merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142531
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
índice de comercio interior de la c.a. de euskadi.
Eguneratze data : 
2008/11/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004846_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali