2008/12/19ko prentsa-oharra

EZ-FINANTZAZKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK (2006)



Ez-finantzazko enpresen aktiboen balioak bikoiztu egiten du Euskal AEko BPG


Aktibo zirkulatzaileak %13,5 batez gainditzen du epe motzeko pasibo zirkulatzailea; epe motzeko zorrekikoak egiteko badira nahiko baliabide.



Euskal AEko ez-finantzazko enpresen zenbatetsitako ondarea 143.737 milioi euro dira; 2006ko BPG 2,3 aldiz, Eustaten datuen arabera. Euskal AEko ez-finantzazko enpresek 794.627 pertsona enplegatzen dituzte, okupatuen %80,5.


2003-2006 aldian aktiboek izandako hazkundea %35 izan da; ekonomiaren BPGren hazkunde nominala %25 izan da. Ondare hori horrela banatzen da herrialdeen artean: Arabak %17,1; Bizkaiak %53,0 eta %29,9 Gipuzkoak.


Euskal AEko ez-finantzazko enpresen aktibo eta pasiboa 2006.

Iturria: Eustat


Balantzearen aktiboan, Aktibo finkoa %47,4 da, eta Aktibo zirkulatzailea %52,6. Aktibo finkoaren osagarrien artean Ibilgetu materiala nabarmendu behar, %55 delako, eta Ibilgetu finantzarioa, %35. Aktibo zirkulatzailearen barruan bi osagarri nabarmentzen dira: Zordunak (%49) eta Izakinak (%26).

Balantzearen Pasiboari begiratuz gero, hona hemen kontu garrantzitsuenak: Baliabide propioak (%39,1); Pasibo zirkulatzailea (%39,1) eta Epe luzerako galdagarria (%21,8). Baliabide propioen artean, bi osagarri nabarmen: Erreserbak (%44) eta Kapital harpidetua (%36).


Ez-Euskal AEko Ez-finantzazko enpresen ondare masa nagusiak. 2006


Iturria: Eustat


Balantzeak aztertuz gero, Maniobra-funtsak (Aktibo zirkulatzailearen eta Pasibo zirkulatzailearen arteko aldea) agerian jartzen du oreka finantzarioa, epe motzerako zorrak (Epe motzerako pasibo galdagarria) kitatzeko nahiko baliabide sortzen baita.


Zorpetze-ratio osoak agerian jartzen du besteren funtsen eta baliabide guztien arteko harremana, eta Euskal AEn %60,9 da; horrek esan nahi du gure aktiboaren ia bi heren besteren baliabideekin finantzatuta daudela.


Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa %6,8 da; haien aktibo guztien gainean enpresek lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du. Errentagarritasun finantzarioak enpresek beren funtsen gainean lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du; Euskal AEko enpresena %13,7 da. Bi ratiook funtsezko hobekuntza izan dute orain lau urteko balioen aldean; %26 eta %38 hazi dira.


Aktiboaren sektoreen arteko banaketa ikusiz gero, garbi ikusten da industriaren garrantzia Euskal AEko ekonomiarako. Aktiboen %43 industriaren sektorekoak dira, eta hemen ari da enplegatuen %32. Eraikuntzak aktiboen %9 eta enpleguaren %12 ditu; merkatuko zerbitzuek ondarearen %48 eta enpleguaren %56 dute.


Eraikuntzako enpresen aktiboen osaketan badira aldeak, industria eta zerbitzukoen aldean. Eraikuntzako enpresen ibilgetua aktiboaren %22 da; industrian %49, eta zerbitzuetan %50.


Balantzearen pasiboaren osaketari begiratuz gero, eraikuntzaren epe motzerako zorpetzea %57tik gertu dabil; industriak %37 du eta merkatuko zerbitzuek %38.


Pasiboaren osaketa ezberdin hauen isla da zorpetze osoaren ratioa; eraikuntzan %72,5 da, %58,7 industrian eta %60,6 merkatuko zerbitzuetan.


Sektoreko errentagarritasunari dagokionez: industrian (%7); zerbitzuetan (%6,7); eraikuntzan (%6,5). Kontrakoa gertatzen da errentagarritasun finantzarioan: eraikuntzan (%19,4), industrian (%13,2); zerbitzuetan (%13,5);


METODOLOGI OHARRA Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuek balantzeen eta galera eta irabazien kontuen gaineko informazio zehatza ematen dute; lehen sektorea eta bankuak eta aseguruak bazter utzirik, beste jarduera-sektore guztiena.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroetan eta Erregistratzaileen Elkargoan utzitako kontabilitate-egoerak dira estatistika eragiketa honen iturri nagusia. Informazioa lortzen da, baita ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Saileko Euskadiko Kooperatiben Erregistrotik. 21.000 dira estatistika eragiketa honetan tratatutako kontabilitate-egoerak.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
+Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ez-finantzazko enpresen aktiboen balioak bikoiztu egiten du Euskal AEko BPG

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2008/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004875_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali