|
Urte arteko aldian, 2008ko urria 2007ko urriarekiko, prezioen hazkunderik handiena adar hauetan gertatu da: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%26,1), “Petrolioa fintzea” (%12,8), “Mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%10,5), “Metalurgia eta artikulu metalikoak” (%7,6) eta “Industria kimikoa” (%6,5). Aldiz, jaitsiera edo hazkunde txikiagoa izan dute honako sektoreek: “Larru eta oinetakoen industria” (-%0,6), “Egurraren industria” (%1,9), “Garraio materiala” (%2,2), “Industria ez metalikoa” (%2,4) eta “Makineria” (%2,6).
|