HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Olaberria, Zamudio eta...

2008/12/18ko prentsa-oharra

KONTU EKONOMIKOAK- UDAL BPG


Olaberria, Zamudio eta Zierbena dira Euskal AEn BPG handiena duten udalerriak


Arabako hiru eskualdek, berriz, biztanleko BPG balio handienak dituzte : Errioxa, Gorbeiako inguruak eta Arabako ibarrak


Euskal AEn, Eustaten datuen arabera, Olaberriako udalerriak, zeina Gipuzkoakoa baita, du biztanleko BPG handiena. Bigarren eta hirugarren Zamudio eta Zierbena daude, Bizkaikoak biak. Araban Legutio da biztanleko BPG handiena duen udalerria, erkidegoan laugarren delarik.

Biztanleko udal BPGk udalerri baten barruko ekoizpen-faktoreek (lantegiak, saltokiak, zerbitzu-enpresak…) sortutako aberastasuna neurtzen du.


Lau udalerri horietako BPG sektoreka nola banatzen den ikusiz, lauotan nabarmena da balio erantsi handiko industria adarren pisua; Zamudioko kasuan Teknologi Parkera lotutako zerbitzu sektorearen sendotasuna dugu baita ere.


1. taula. Biztanleko BPG handiena (eurotan) duten udalerriak eta banaketa sektoreka (%). 2005

Iturria: Eustat


Eskualdeka, Araban daude biztanleko BPG handienak dituzten lehenengo hirurak. Aurrena Errioxa dugu, bai ardogintzaren sendotasunagatik, bai biztanle-dentsitate txikiagatik. Errioxako udalerrietan, Laguardia eta Eskuernaga daude aurreneko postuetan.


Errioxaren ondoren Gorbeiako Inguruak eta Arabako Ibarrak datoz bigarren eta hirugarren. Laugarren eta bosgarren Debagoiena (Gipuzkoa) eta Durangaldea (Bizkaia) daude. Berriz ere nabarmentzekoa da eskualde hauetako balio erantsi osoaren gaineko industri-adarraren pisua. Euskal AE guztira hartuta, zerbitzuen sektoreak du pisurik handiena.


Azken hamar urteetako biztanleko BPGren bilakaerari begiratuz gero, Bizkaiko Zierbena eta Gipuzkoako Aramak dituzte hazkunderik handienak, urteko batez besteko hazkunde metatuak %39,1 eta %32,8 direlarik; Euskal AEko batez bestekoa %7,2 da.


Olaberriak (%18,9) Gipuzkoan, Bernedok (%16,6) eta Berantevillak (%16,5) Araban, eta Mañariak (%16,3) eta Larrabetzuk (%15,2) Bizkaian hazkunde nabarmenak ere izan dituzte.

2. taula. Biztanleko BPG hazkunderik handiena (eurotan) duten udalerriak 1996-2005


Iturria: Eustat


Emankortasunaren ikuspegitik, horren neurri gisa pertsona okupatuko BPG harturik, alegia, biztanleria aintzat hartu beharrean udalerri bakoitzeko pertsona okupatuak hartuz gero, Zierbena eta Muskiz ditugu aurreneko lekuetan, Bizkaikoak biak; hirugarren Arabako Zambrana dugu eta laugarren Gipuzkoako Olaberria.


3. taula. Pertsona okupatuko BPG handiena duten udalerriak (eurotan) 2005

Iturria: Eustat


Eskualdeka, berriz ere Arabako Errioxa agertzen zaigu Pertsona okupatuko BPG handiena duen eskualde gisa; ondoren Arabako Ibarrak eta Goierri, Gipuzkoan. Bizkaian Durangaldea da okupatuko BPG handiena duen eskualdea.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Javier Aramburu
+Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Olaberria, Zamudio eta Zierbena dira Euskal AEn BPG handiena duten udalerriak

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2008/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004870_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali