|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko jaitsiera-tasarik handiena Etxeko hornikuntzaren sektorean izan zen: %-6,7ko jaitsiera nominala, %-8,6koa balio errealetan. Kontsumoko Beste Ondasunek, berriz, jaitsiera apalagoa izan dute: %-5,2 uneko eurotan eta %-6,5ekoa finkoetan. Jateko produktuen salmentak %-2,5 jaitsi ziren balio nominaletan, %-5,3 balio errealetan. Pertsonaren hornikuntzako produktuen salmentak %-2,6 jaitsi dira balio nominaletan eta hori %2,5eko jaitsiera bihurtzen da termino errealetan. Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %-1,4koa izan da urte arteko salmenten jaitsiera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %-6,6koa izan dute. Euro finkotan %-4,2 eta %-8,8 jaitsi dira hurrenez hurren.
|