2009-04-22ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO MARTXOA
2009ko martxoan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera
Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko martxoa eta 2009ko martxoa alderatuta) % 4,4koa izan da
EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2009ko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak % 4,6 egin du behera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera
(*) 2009ko martxoko urte arteko hazkundea
Iturria: Eustat
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko martxoan, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “kautxua eta plastikoa” (% 1,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (% 0,4), “material elektrikoa” (% 0,4) eta “manufakturatako beste industria batzuk” (% 0,1). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 1,6), “zuraren industria” (-% 0,9), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 0,8) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 0,7).
2008ko martxotik 2009ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 5,7), “ehungintza eta jantzigintza” (% 3,3), “garraioko materiala” (% 2,0) eta “makinak” (% 1,9). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 34,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 4,8), “manufakturatako beste industria batzuk” (-% 2,3) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (-% 1,8).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek martxoan izan duten bilakaerak beherako joera izan du guztietan. Salbuespen bakarra ekipamenduko ondasunena izan da, ez baitute gora edo behera egin (0,0). Energiaren prezioak % 1,1 egin du behera. Tarteko ondasunen prezioak % 0,3 egin du behera eta kontsumo-ondasun guztienak % 0,1, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,1) eta kontsumo-ondasun iraunkorrak berdin mantendu direlako (% 0,0).
Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 18,9 egin dute behera; tarteko ondasunenak % 3,2, ekipamenduko ondasunenak % 1,8 eta kontsumo-ondasunenak % 0,9. Azken hauen artean, % 1,2 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta % 0,8 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx