2009/02/26ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO URTARRILA
Euskal AEko azalera handietako salmentak %-1,1 jaitsi ziren 2009ko urtarrilean
Jateko produktuek (+4,2) eta Bizkaiak (+1,0) salmenten bizkortzea izan zuten
EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko urtarrilean %-1,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, urtarrileko urte arteko tasa %-1,6 jaitsi zen, euro finkoetan.
Aurreko hilaren, 2008ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %-0,2ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,2ko igoera prezio finkoetan.
Elikagaien salmentek %4,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-3,4ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %1,5 hazi ziren eta gainerako produktuenak %-2,8 jaitsi.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Iturria: EUSTAT
Araban (%-4,1) eta Gipuzkoan (%-3,9) gertatu ziren jaitsiera nominalak; Bizkaian %1,0ko igoera. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten Araban (%-4,6) eta Gipuzkoan (%-4,8). Bizkaian, berriz, %0,7ko hazkundea.
Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %1,0ko igoera izan zuten (2009ko urtarrila 2008ko abenduaren aldean) uneko prezioetan, eta %2,0koa termino finkoetan.
2009ko urtarrilean, 2008ko abenduaren aldean Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %0,4 igo ziren; termino finkoetan %0,8.
Urtarrileko hil arteko jaitsiera nominala %-1,6koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-1,5.
Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %-0,7 murriztu zen 2009ko urtarrilean 2008ko abenduarekin alderatuta; Gipuzkoan %-2,9koa izan zen murrizketa; Araban %-0,2 eta Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx