2009/03/30eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO OTSAILA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-5,7 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Elikagaiek urte arteko %-1,5eko jaitsiera izan zuten eta gainerako produktuek %-8,1ekoa

EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko otsailean %-5,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, otsaileko urte arteko tasa %-6,1 jaitsi zen, euro finkoetan.

Aurreko hilaren, 2009ko urtarrilaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %-3,1eko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %-3,2koa prezio finkoetan.

Elikagaien salmentek %-1,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-8,1ekoa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-3,8 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %-7,3.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.

graf0005043_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Jaitsiera hiru lurraldeetan izan da: Araban %-11,6, Gipuzkoan %-6,8 eta Bizkaian %-3,6 Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %-11,4, Gipuzkoan %-7,4 eta Bizkaian %-4,0

Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %-6,5eko jaitsiera izan zuten (2009ko otsaila urtarrilaren aldean) uneko prezioetan, eta %-6,1ekoa termino finkoetan.

2009ko otsailean, urtarrilaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %-3,1 jaitsi ziren; termino finkoetan %-3,3.

Otsaileko hil arteko jaitsiera nominala %-1,3koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-1,2koa.

Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,5 igo zen 2009ko otsailean urtarrilarekin alderatuta; %+1,3 Araban, %+0,4 Bizkaian eta %-0,1 Gipuzkoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-5,7 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005043_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali