2009-05-22ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO APIRILA
2009ko apirilean industriako prezioek % 0,4 egin dute behera
Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko apirila eta 2009ko apirila alderatuta) % 5,8koa izan da
EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,4 egin dute behera 2009ko apirilean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen apirileko urte arteko tasak % 5,8ko beherapena izan du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera
(*) 2009ko apirileko urte arteko hazkundea
Iturria: Eustat
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko apirilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (% 4,9), “industria kimikoa” (% 0,2) eta “industria ez metalikoa” (% 0,2). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 1,9), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 1,4) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 1,3).
2008ko apiriletik 2009ko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 4,3), “ehungintza eta jantzigintza” (% 3,1), “makinak” (% 2,0) eta “garraioko materiala” (% 1,8). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 33,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 8,6), “manufakturatako beste industria batzuk” (-% 3,6) eta “zuraren industria” (-% 2,3).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek apirilean izan duten bilakaerak joera ezberdina izan du guztietan: energiaren prezioek % 1,5 egin dute gora; kontsumo-ondasunak, osotara hartuta, ez dute aldaketarik izan (% 0,0) kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin (% 0,1) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek behera (-% 0,1) egin dutelako; ekipamenduko ondasunek % 0,1 egin dute behera eta tarteko ondasunek % 1,3 egin dute behera.
Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 19,0 egin dute behera; tarteko ondasunenak % 6,0, ekipamenduko ondasunenak % 1,6 eta kontsumo-ondasunenak % 0,9. Azken hauen artean, % 0,9 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta % 0,8 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx