2009/05/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO APIRILA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-4,1 jaitsi ziren 2009ko apirilean

Elikagaiek urte arteko %1,5eko igoera izan zuten eta gainerako produktuek %-7,7ko jaitsiera

EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2009ko apirilean %-4,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, apirileko urte arteko tasa %-4,0 jaitsi zen, euro finkoetan.

Aurreko hilaren, 2009ko martxoaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %2,5eko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %2,2koa prezio finkoetan.

Elikagaien salmentek %1,5eko urte arteko igoera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-7,7ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %0,2 hazi ziren eta gainerako produktuenak %-6,6 jaitsi.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.

graf0005186_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Salmenten jaitsiera nominalak hiru lurraldeetan izan dira: Gipuzkoan %-6,1, Araban %-5,2, eta Bizkaian %-2,9. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-6,5, Araban %-4,9, eta Bizkaian %-2,6.

Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %3,8ko igoera izan zuten (2009ko apirila martxoaren aldean) uneko prezioetan, eta %3,3koa termino finkoetan.

2009ko apirilean, martxoaren aldean Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %3,3 igo ziren; termino finkoetan %3,1.

Apirileko hil arteko igoera nominala %0,2koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-0,3 jaitsi ziren.

Azalera handietako establezimenduetako langile kopuruak ez zuen aldaketarik izan (%0,0) 2009ko apirilean martxoarekin alderatuta, desestazionalizatutako terminoetan: %-0,1 Araban eta Bizkaian eta %+0,2 Gipuzkoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-4,1 jaitsi ziren 2009ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005186_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali