2009/05/14ko prentsa-oharra
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2009ko 1. hiruhilekoa
Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmenta nominalak %-17,2 murriztu ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Handizkako merkataritzako salmentak %-22,7 eta txikizkakoak %-6,7 murriztu ziren
EUSTATek landu dituen datuen arabera, 2009ko lehenengo hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %-17,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritzasektoreko salmentak %-16,0 jaitsi ziren, 2009ko lehenengo hiruhilekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hiruhilekoen arteko %-6,5eko jaitsiera izan zuten termino nominaletan, eta %-5,0koa finkoetan.
1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Barne merkataritzako salmenten indizea Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak. Euskal AE
Iturria: EUSTAT
Handizkako sektorean, %-22,7 jaitsi ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %-6,7, 2009ko lehenengo hiruhilekoan. Hazkunde nominal horiek termino errealetan neurtuz gero, prezioen eragin inflazionista kenduta, handizkako sektoreko salmentek %-20,8ko jaitsiera izan dute, eta txikizkakoek %-7,5ekoa.
Handizkako sektorean, honako produktuen salmenta nominalak jaitsi dira nabarmen: Gai erdi-landuak eta txatarra (%-36,5), eta Makineria eta tresneria (%-27,4). Jaitsiera apalagoak: Elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%-10,3); ) eta Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%-6,1).
Txikizkako sektorean bai merkataritza espezializatuak bai ez-espezializatuak urte arteko jaitsiera nominalak izan dituzte salmentetan, %-8,4 eta %-3,0.
Barne Merkataritzaren Indizea hiru herrialdeetan jaitsi da: Araban %-22,6, Bizkaian %-17,2 eta Gipuzkoan %-14,2, termino nominaletan. Datu nominal horiek erreal bihurturik, honako emaitzak ditugu: Merkataritzako salmentak %-20,9 murriztu dira Araban, %-16,1 Bizkaian eta %-13,0 Gipuzkoan.
Araban handizkako sektorearen salmentak %-29,2 jaitsi dira eta txikizkakoenak %-7,4, termino nominaletan. Bizkaian handizkakoan %-22,3 eta txikizkakoan %-6,5. Gipuzkoan %-19,2 eta %-6,8.
Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %-0,5 gutxitu ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Hiruhilekoen arteko jaitsierak hiru herrialdeetan gertatu dira. Araban %-1,5; Gipuzkoan %-0,7 eta Bizkaian %-0,2.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es