2009-04-27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO MARTXOA
Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek % 9,0 egin dute behera 2009ko martxoan
Elikagaiek % 6,7 egin dute behera urte batetik bestera, eta gainerako produktuek % 10,4.
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera % 9,0ko beherakada nominala izan dute 2009ko martxoan. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, martxoko urtetik urterako tasak % 8,6 egin du behera euro konstanteetan.
2009ko otsailaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean % 2,0ko beherakada izan dela urteko prezioetan, eta prezio konstanteetan % 1,5eko beherakada izan dela.
Elikagaien salmentek % 6,7ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoek % 10,4ko beherakada izan dute. Balio errealetan, elikagaien salmentak % 7,9 gutxitu dira eta gainerako produktuen salmentak % 9,0.
Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.
Iturria: EUSTAT
Hiru lurraldeetan jaitsi da salmenta nominalen kopurua: Araban % 9,5, Bizkaian % 9,0 eta Gipuzkoan % 8,6. Balio errealetan ere hiru lurraldeetako azalera handiek izan dituzte urtetik urtera aldaketa negatiboak: Araban % 8,9, Gipuzkoan % 8,7 eta Bizkaian % 8,5.
Arabako azalera handietako salmentek hil batetik bestera % 1,8ko gehikuntza izan dute urteko prezioetan (2009ko otsailetik 2009ko martxora), eta % 2,0 gehitu dira prezio konstanteetan.
Bizkaiko azalera handietako salmentek urteko prezioetan % 3,3 egin dute behera martxoan, otsailaren aldean; prezio konstanteetan ere egin dute behera, % 2,7, hil arteko aldi horretan.
Martxoko hil arteko beherapen nominala % 1,3koa izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro konstanteen kasuan % 0,9 gutxitu dira salmenta horiek.
2009ko martxoan azalera handietako establezimenduetako langileen kopuruak % 0,3 egin du behera, otsailaren aldean; are gehiago, datuak desestazionalizatuta, aldagai hori negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban % 0,9 jaitsi da, Bizkaian % 0,2 eta Gipuzkoan % 0,1.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx