2009/05/29ko prentsa-oharra
ZERBITZU KARTA 2009-2010-ZIURTAGIRIA
Eustatek AENOR UNE arauaren ziurtagiria lortu du Zerbitzu Kartarako
Euskal Estatistika Erakundea haren Zerbitzu Karta ziurtatzen duen lehenengo erakundeetakoa da Administrazioan
Euskal Estatistika Erakundearen Zerbitzu Karta AENORen -Asociación Española de Normalización y Certificación- ziurtagiria lortu du, zeina ematen baitzaio 2008ko apirileko UNE 93200 arauko baldintzak betetzen dituenari. Euskal Estatistika Erakundea haren Zerbitzu Karta ziurtatzen duen lehenengo erakundeetakoa da Administrazioan.
Zerbitzuen Kartan erakundeek publikoki jakinarazten dute zein diren haiek kudeatutako zerbitzuak, zein diren haien kalitate-konpromisoak eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.
Biztanleek, besteren artean, eskubide hauek dituzte: Eustaten jarduera estatistikoa haien zehaztasun zientifikoa bermatzen duten metodologiekin burutuko da; Euskal AEko bi hizkuntza ofizialean jasoko dute arreta egindako informazio eskarietan.
Biztanleek, baita ere, beste eskubide hauek dituzte: datuak helburu estatistiko hutsekin jasoko dira; Datu Pertsonalak Babesteko Legearen eskubide eta printzipioak errespetatuko dira; kexak eta iradokizun oro artatuko dira, erreklamazio-orriak badirelarik.
Zerbitzu Kartan ziurtatutako zerbitzuak Eustaten egitekotik eratortzen dira, zeina baita kalitatezko informazio estatistiko ofizial, objektibo eta zientifikoki kontrastatua garatu, ekoitzi eta hedatzea. Web informazio eta zabalkundea, asistentzia tekniko-metodologikoa, prestakuntza eta argitalpenak izan ziren ikuskatutako zerbitzuak.
Haren Zerbitzu Karta ziurtaturik, Eustatek konpromisoa hartzen du aipatu zerbitzuen funtzionamenduaz, zeinak etengabe ebaluatzen diren berariaz garatutako adierazle multzo batez; adierazleok Kartan bertan agertzen dira.
Hartutako konpromisoak Euskal Estatistika Erakundeak ekoitzitako informazioa zabaldu eta jendearen eskura jartzean zentratzen dira, bai Urteko Estatistika Egitarauko egutegiak betez, bai informazio-eskariei behar bezala erantzunez, Informazio Zerbitzuaren bidez.
Eustatek aurrera darrai, erabateko kalitate eta bikaintasunerantz, eta ziurtagiri honek bermatu egiten du biztanleriarekiko konpromisoa emandako zerbitzuen kalitateaz, batez ere Euskal Estatistika Erakundearen baitan ekoitzitako informazioa zabaltzeaz.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Alicia Barriocanal
+Tlf:+34-945-01 75 12 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es