2009-08-24ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO UZTAILA
2009ko uztailean industriako prezioek % 0,3 egin dute behera
Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko uztaila eta 2009ko uztaila alderatuta) % 9,9koa izan da
Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2009ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak % 9,9 egin du behera.
Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera
(*) 2009ko uztaileko urte arteko hazkundea
Iturria: Eustat
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “mineral metaliko eta ez metalikoak” (% 1,0), “industria ez metalikoa” (% 0,5), “industria kimikoa” (% 0,4) eta “metalurgia eta gai metalikoak” (% 0,2). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 2,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-% 1,5), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 1,2) eta “zuraren industria” (-% 0,8).
2008ko uztailetik 2009ko uztailera arteko aldian, prezioen igoerarik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 4,3), “ehungintza eta jantzigintza” (% 2,5) eta “garraio-materiala” (% 2,4). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 35,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 16,1), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 7,3) eta “zuraren industria” (-% 5,2).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek uztailean izan duten bilakaerak beherako joera izan du guztietan. Salbuespen bakarra tarteko ondasunena izan da, ez baitute gora edo behera egin (% 0,0). Energiaren prezioak % 1,6 egin du behera. Ekipamenduko ondasunen prezioak % 0,1 egin du behera eta kontsumo-ondasun guztiek -% 0,1eko bilakaera negatiboa izan dute, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,2) eta kontsumo-ondasun iraunkorrak berdin mantendu direlako (% 0,0).
Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 24,2 egin dute behera eta tarteko ondasunenek % 11,6; ekipamenduko ondasunen prezioak % 1,4 igo dira eta kontsumo-ondasunenek % 0,5 egin dute behera. Azken hauen artean, % 0,5 egin dute behera kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge
Tel.:+34-945-01 75 78 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx