2009/06/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO MAIATZA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-6,5 jaitsi ziren 2009ko maiatzean

Elikagaiek urte arteko %-6,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuak %-6,8

EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko maiatzean %-6,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, maiatzeko urte arteko tasa %-5,6 jaitsi zen, euro finkoetan.

Aurreko hilaren, 2009ko apirilaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %-0,9ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %-0,6koa prezio finkoetan.

Elikagaien salmentek %-6,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-6,8koa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-6,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %-5,0.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.

graf0005311_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Salmenten jaitsiera nominalak hiru lurraldeetan izan dira: Gipuzkoan %-8,7, Araban %-6,9, eta Bizkaian %-5,4. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-8,2, Araban %-5,8, eta Bizkaian %-4,3.

Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %-1,2ko jaitsiera izan zuten (2009ko maiatza apirilaren aldean) uneko prezioetan, eta %-0,8koa termino finkoetan.

Maiatzean, apirilaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %-0,9 jaitsi ziren; termino finkoetan %-0,7.

Maiatzeko hil arteko jaitsiera nominala %-0,7koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-0,3.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %-0,9 gutxitu ziren 2008ko maiatzean apirilaren aldean; jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen. Gipuzkoan eta Araban %-0,4. Bizkaian %-1,3.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: HUeustat@eustat.esU Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: HUwww.eustat.esU Datu-bankua: HUwww.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspU  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %-6,5 jaitsi ziren 2009ko maiatzean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005311_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali