2009-07-28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO EKAINA

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 2,9 gehitu dira 2009ko ekainean

Elikagaiek % 3,2 egin dute behera baina gainerako produktuen salmenta % 6,6 gehitu da

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urtetik urtera % 2,9ko gehikuntza nominala izan dute 2009ko ekainean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, ekaineko urtetik urterako tasak % 4,2ko gehikuntza izan du, euro konstanteetan.

2009ko maiatzaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean % 4,5eko beherakada izan dela urteko prezioetan, eta prezio konstanteetan % 4,2ko gehikuntza izan dela.

Elikagaien salmentek % 3,2ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoek % 6,6ko gehikuntza izan dute. Balio errealetan, elikagaien salmentak % 3,5 gutxitu dira eta gainerako produktuen salmentak % 8,7 gehitu dira.

Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoka. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondoriozko datu zuzenduak.

graf0005372_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Hiru lurraldeetan eman dira gehikuntza nominalak salmenten kopuruan: Gipuzkoan % 6,9 gehitu dira, baina lurralde honetan establezimendu berri bat ireki da; Araban % 2,0 gehitu dira eta Bizkaian % 1,2. Balio errealetan ere hiru lurraldeetako azalera handiek izan dituzte urtetik urtera aldaketa positiboak: Gipuzkoan % 8,2, Araban % 3,4 eta Bizkaian % 2,5.

Aurreko hilearen aldean (2009ko maiatza), Arabako azalera handien salmentek % 3,6ko gehikuntza izan dute urteko prezioetan, eta % 3,2ko gehikuntza prezio konstanteetan.

Bizkaiko azalera handietako salmentak urteko prezioetan % 3,6 gehitu dira ekainean, maiatzaren aldean; eta prezio konstanteetan ere % 3,2 gehitu dira hil arteko aldi horretan.

Ekaineko hil arteko gehikuntza nominala % 6,9koa izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez; euro konstanteetan % 7,0 gehitu dira salmenta horiek.

Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,6 gehitu da 2009ko ekainean, maiatzaren aldean. Datu hori desestazionalizatu ostean ateratakoa da. Araban (-% 1,9) eta Bizkaian (-% 0,3) aldaketa negatiboa izan da. Baina Gipuzkoan positiboa izan da, hein batean aipatutako establezimendu berria ireki delako; lurralde honetan % 4,6 gehitu da kopuru hori.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 2,9 gehitu dira 2009ko ekainean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005372_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali