2009-09-08ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO UZTAILA
Euskal AEko azalera handietako salmentak % 4,0 jaitsi dira 2009ko uztailean
Elikagaiek % 5,7 egin dute behera eta gainerako produktuen salmenta % 3,1 jaitsi da
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urtetik urtera % 4,0ko beherapen nominala izan dute 2009ko uztailean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, uztaileko urte arteko tasak % 2,5 egin du behera euro konstanteetan.
2009ko ekainaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean % 1,8ko beherakada izan dela bai urteko prezioetan eta bai prezio konstanteetan ere.
Elikagaien salmentek % 5,7ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; baina gainerakoek % 3,1 egin dute behera. Balio errealetan, elikagaien salmentak % 6,1 gutxitu dira eta gainerako produktuen salmentak % 0,7.
Hiru lurraldeetan eman dira beherapen nominalak salmenten kopuruan: Araban % 8,3 jaitsi dira, Bizkaian % 4,5 eta Gipuzkoan % 0,2. Balio errealetan, Araba eta Bizkaiko azalera handietan, urte batetik bestera, aldakuntza negatiboak izan dira: -% 6,7 eta -% 3,0, hurrenez hurren. Baina Gipuzkoako azalera handietan % 1,1 gehitu da.
Aurreko hilearen aldean (2009ko ekaina), Arabako azalera handien salmentek % 3,7ko beherapena izan dute urteko prezioetan, eta % 3,6ko beherapena prezio konstanteetan.
Bizkaiko azalera handietako salmentak urteko prezioetan % 1,0 jaitsi dira uztailean, ekainaren aldean; eta prezio konstanteetan ere jaitsi dira, % 0,9, hil arteko aldi horretan.
Uztaileko hil arteko beherapen nominala % 2,3 izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro konstanteen kasuan % 2,5 gutxitu dira salmenta horiek.
Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,3 txikitu da 2009ko uztailean, ekainaren aldean (desestazionalizatu ostean). Bizkaian aldaketa negatiboa izan da (-% 1,0), baina Araban (% 0,7) eta Gipuzkoan (% 0,6) positiboa.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx