2009/09/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO ABUZTUA
Euskal AEko azalera handietako salmentak %-1,2 gutxitu ziren 2009ko abuztuan
Elikagaiak urte arteko %-3,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuak %0,2 igo
EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneotan, 2009ko abuztuan %-1,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, abuztuko urte arteko tasa %-0,5 jaitsi zen, euro finkoetan.
Aurreko hilaren, 2009ko uztailaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %0,7ko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,4koa prezio finkoetan.
Elikagaien salmentek %-3,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %0,2ko igoera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-4,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,6 igo.
Araban (%-2,8) eta Bizkaian (%-2,1) gertatu ziren jaitsiera nominalak; Gipuzkoan %1,2ko igoera. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten Araban (%-2,0) eta Bizkaian (%-1,2). Gipuzkoan, berriz, %1,8ko hazkundea.
Aurreko hilaren (2009ko uztailaren) aldean, Arabako azalera handietako salmentek %1,7ko igoera izan zuten uneko prezioetan, eta %1,2koa termino finkoetan.
Abuztuan, uztailaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %1,1 igo ziren; termino finkoetan %0,9.
Hil arteko igoera nominala %0,6koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-1,0 jaitsi ziren.
Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %-0,2 gutxitu ziren 2009ko abuztuan uztailaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %-1,6, Gipuzkoan %-0,1; Bizkaian, berriz, %+0,1.
Oharra: Kontuan eduki behar da Gipuzkoan, 2009ko ekainean establezimendu bat ireki zela; jakina, horrek urte arteko erkaketa baldintzatzen du.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp