2009/10/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO IRAILA
Euskal AEko azalera handietako salmentak %-2,8 gutxitu ziren 2009ko irailean
Elikagaiak urte arteko %-5,8 jaitsi ziren eta gainerako produktuak %-1,1
EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko irailean %-2,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Prezioen eragin inflazionista kenduta, iraileko urte arteko tasa %-1,7 jaitsi zen, euro finkoetan.
Aurreko hilaren, 2009ko abuztuaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %0,3ko igoera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,6koa prezio finkoetan.
Elikagaien salmentek %-5,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %-1,1ekoa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %-6,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %0,7 igo.
Araban (%-6,3) eta Bizkaian (%-3,6) gertatu ziren salmenten jaitsiera nominalak; Gipuzkoan %0,9ko igoera. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten Araban (%-5,2) eta Bizkaian (%-2,5). Gipuzkoan, berriz, %1,8ko hazkundea.
Aurreko hilaren (2009ko abuztuaren) aldean, Arabako azalera handietako salmentek %0,1eko igoera izan zuten uneko prezioetan, eta %0,5ekoa termino finkoetan.
Irailean, abuztuaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %-0,1 jaitsi ziren; termino finkoetan %0,1 igo.
Hil arteko igoera nominala %1,3koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %1,6.
Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %-0,1 gutxitu ziren 2009ko irailean abuztuaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %-0,3, Gipuzkoan %-0,2; Bizkaian, berriz, %0,0.
Oharra: Kontuan eduki behar da Gipuzkoan, 2009ko ekainean establezimendu bat ireki zela; jakina, horrek urte arteko erkaketa baldintzatzen du.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp