2009/11/25eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO URRIA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,5 gehitu ziren 2009ko urrian

Elikagaiak urte arteko %5,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuak %3,9 igo EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko urrian %0,5eko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Bi sektore handiek jokaera ezberdinak izan zituzten: elikagaien salmentek %5,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,9ko igoera.

Gipuzkoan %3,6ko igoera nominala izan zen salmentetan. Araban %2,1 jaitsi ziren eta Bizkaian %0,3.

Aurreko hilaren, 2009ko irailaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %1,0ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan. Aurreko hilaren aldean, Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %0,4ko jaitsiera izan zuten; Bizkaian, urrian, irailaren aldean %1,1 jaitsi ziren eta Gipuzkoan %1,0; jaitsiera nominalak beti.

Termino finkoetan azalera handietako salmentek %1,3ko hazkundea izan zuten.

Salmenten guztirakoaren hazkunde hau, behin prezioen eragina deskontaturik, bi sektore handien bilakaera ezberdinetan gauzatzen da. Elikagaien salmentak %5,4 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %5,2, euro finkoetan.

graf0005464_01_e.png

Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboak izan zituzten Gipuzkoan (%4,5) eta Bizkaian (%0,6). Araban, berriz, %1,3ko jaitsiera.

2009ko irailaren aldean, Euskal AEko azalera handietako salmentek %1,1eko jaitsiera izan zuten prezio finkoetan. Hiru herrialdeek, termino errealetan hazkunde negatiboak izan zituzten aurreko hilaren aldean. Araban %0,5 jaitsi ziren salmentak, Bizkaian %1,3 eta Gipuzkoan %1,0, euro finkoetan eta 2009ko irailaren aldean.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,2 handitu ziren 2009ko urrian irailaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %0,3, Bizkaian %0,2 eta Araban aldaketarik ez (%0,0).

Oharra: Kontuan eduki behar da 2009an establezimendu berriak ireki zirela; jakina, horrek urte arteko erkaketa baldintzatzen du.

Establezimenduen jarduera 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen berriarekin kodetu da.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,5 gehitu ziren 2009ko urrian

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005464_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali