2009/11/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO URRIA
Industri prezioak %0,3 igo ziren 2009ko urrian
Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko urria 2008koaren aldean) %-7,1ekoa izan da.
Euskal AEko industri prezioak %0,3 igo ziren 2009ko urrian, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %-7,1 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko urrian, “Petrolioa fintzea” (%2,9), “Beste manufakturak” (%0,7), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%0,5) eta “Material elektrikoa” (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%-1,1), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-0,7) eta “Industria Kimikoa” (%-0,6) sektoreek.
Urte arteko aldian (2009ko urria, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%2,1), “Garraio materiala” (%1,9) eta “Ez-metalezko industria” (%1,4). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea” (%-14,1), “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-14,1) “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-13,9), eta “Zurgintza” (%-5,6) sektoreetako prezioek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %1,1 igo dira; Bitarteko ondasunenak %0,3, eta Ekipo ondasunetan (%0,0) aldaketarik ez. Kontsumo-ondasunak %-0,1 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek (%-0,2) izandako jaitsieragatik, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2 igo ziren.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-14,1 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %-9,9; Ekipo-Ondasunenak %+0,7 eta Kontsumo-Ondasunenak %-0,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,9 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak%-0,7.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx