2009/09/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO ABUZTUA
Industri prezioak %0,6 igo ziren 2009ko abuztuan
Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko abuztua 2008koaren aldean) %-8,9koa izan zen.
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo ziren 2009ko abuztuan. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %-8,9koa da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko abuztuan, “Petrolioa fintzea” (%6,7), “Beste manufakturak” (%1,2) eta “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%0,9) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,0), “Zurgintza” (%-0,2) “Elikaduraren industria” (%-0,1), “Ez-metalezko industria” (%-0,1), eta “Material elektrikoa” (%-0,1).
Urte arteko aldian (2009ko abuztua, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%4,9), “Garraio materiala” (%2,7) eta “Ez-metalezko industria” (%1,6) . Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea” (%-25,6), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-16,1), “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-11,9) eta “Zurgintza” (%-5,6) sektoreetako prezioek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %2,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak %0,5; Ekipoko ondasunenak %0,1; Kontsumo-ondasunenak %0,0, aldaketarik ez. Horien barruan, bai Kontsumo-ondasun iraunkorrenak, bai Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, %0,0.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-19,6 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %-11,5; Ekipo-Ondasunenak %+1,4 igo eta Kontsumo-Ondasunenak %-1,1 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,9 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-1,2.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
+Tlf:+34-945-01 75 78 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx