2010/02/19ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %12 gehitu ziren 2010eko urtarrilean
Gaualdiak %7 handitu ziren 2009ko urtarrilaren aldean
2010ko urtarrilean, 112.615 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 11.600 sarrera gehiago, hau da, %12ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %21 igo ziren Araban, %14 Gipuzkoan eta %7 Bizkaian.
Estatutiko bidaiarien sarrerek %10eko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %18koa. Estatutiko bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Araban %28 hazi zen, Bizkaian %7 eta Gipuzkoan %5. Atzerritarrak %40 ugaritu dira Gipuzkoan eta %7 Bizkaian; Araban %3 jaitsi.
Estatutiko bidaiarien artean Balearretatik, Gaztela-Leondik eta Kataluniatik etorritakoak ehuneko handiago batez ugaritu dira; jaitsi egin dira Gaztela-Mantxatik, Murtziatik, Ceutatik eta Melillatik etorritakoak. Atzerritarren artean goraka ditugu Frantzia, Belgika, Finlandia eta Erresuma Batua, besteren artean; beheraka Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Japonia.
Gaualdiak, 2010ko urtarrilean, 195.116 izan ziren, aurreko urteko urtarrilean baino %7 gehiago, hots, 12.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %10 igo ziren, Gipuzkoan %7 eta Bizkaian %5.
Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2009ko urtarrileko 1,81 egunetik aurtengo 1,73 egunera pasa da. Indizea hiru herrialdeetan jaitsi zen: Araban %9 jaitsi zen, Gipuzkoan %6 eta Bizkaian %2. Araban batezbesteko egonaldia 2010eko urtarrilean 1,65 egun izan zen; Bizkaian 1,72; Gipuzkoan 1,78.
Plazakako betetze-maila %2 jaitsi da; 2010eko urtarrilean %25,62 da. Araban betetze-maila %21,18 izan da (%-12) eta Bizkaian %25,51 (%-2). Gipuzkoan, berriz, betetze-maila %4 igo da 2009ko urtarrilaren aldean; %28,12 izan da.
NEKAZALTURISMOA
Sarrerak %3 hazi eta gaualdiek lehengoan iraun dute Euskal AEn, 2009ko urtarrilaren aldean
Joan den urtarrilean 4.257 bidaiari izan dira Euskal AEko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %3 gehiago; bidaiari kopurua %46 gehitu da Bizkaian, baina gutxitu egin da Gipuzkoan, %13, eta Araban %6. Estatutik etorritako bisitariak %4 handitu ziren Euskal AEn: Bizkaian %47 igo ziren; Araban eta Gipuzkoan jaitsi: %9 eta %11. Euskal AEn %15 atzerritar gutxiago izan da: Gipuzkoan dezente murriztu dira; Araban eta Bizkaian (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin dute gora.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 10.642 izan dira urtarrilean, lehengo urteko hil berean bezalaxe ia. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Bizkaian (%23), baina negatiboak Araban (%-18) eta Gipuzkoan(%-1).
Bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena murriztu egin da Euskal AEn, 2009ko urtarrilaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,56 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengoan 2,50koa. Bilakaera negatibo hau Araban eta Bizkaian izan da; Gipuzkoan indizea %14 igo da.
Plazakako betetze-maila, azkenik, %3 jaitsi da, %9,81etik %9,55era; Araban (%-26) eta Gipuzkoan (%-4) izandakoen ondorioz; Bizkaian %24 hazi da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx