2009-12-28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO AZAROA

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,1 gehitu dira 2009ko azaroan

Elikagaiek % 3,9 egin dute behera, eta gainerako produktuek % 2,5 egin dute gora.

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urtetik urtera % 0,1eko gehikuntza nominala izan dute 2009ko azaroan. Bi sektore nagusienek portaera ezberdina izan dute azaroan. Elikagaien salmentek % 3,9ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoek % 2,5eko gehikuntza izan dute.

Gipuzkoan salmentek gehikuntza nominala izan dute (% 4,8), baina Araban (% 1,4) eta Bizkaian (% 1,5) behera egin dute.

2009ko urriaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean % 0,3ko beherakada izan dela urteko prezioetan Euskal AE osoan. Azaroan, urriaren aldean, Arabako azalera handien salmentek % 1,8 egin dute behera hilabete batetik bestera, Bizkaikoek % 0,3 egin dute behera azaroan (urriarekin alderatuta) eta Gipuzkoan % 0,4 egin dute gora; horiek guztiak, betiere, balio nominaletan.

Prezio konstanteetan, azalera handien salmentek % 0,2 egin dute behera

Salmenta guztien beherakadak bilakaera ezberdina izan du azpisektore nagusienetan, prezioen eragina kendu ostean. Elikagaien salmentek % 4,1 egin dute behera eta gainerako produktuenek % 1,9 egin dute gora, euro konstanteetan.

Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoka. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondoriozko datu zuzenduak.

Iturria: EUSTAT

Balio errealetan, Gipuzkoako azalera handiek urte batetik bestera aldaketa positiboak izan dituzte (% 4,6), baina Araban eta Bizkaian behera egin dute (% 1,7 eta % 2,0, hurrenez hurren).

2009ko urriaren aldean, Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren salmentek prezio konstanteetan % 1,0 egin dute behera. Balio errealetan, hiru lurraldeek izan dituzte gehikuntza negatiboak aurreko hileko datuekin alderatuta. 2009ko urriaren aldean, Araban salmentek % 2,4 egin dute behera, Bizkaian % 1,0 egin dute behera hilabete batetik bestera eta aldi berean, eta Gipuzkoan % 0,1 egin dute behera euro konstanteetan.

Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,2 txikitu da 2009ko azaroan, urriaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan da Gipuzkoan (% 1,9) baina negatiboa Araban (-% 3,1) eta Bizkaian (-% 0,3).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,1 gehitu dira 2009ko azaroan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2009/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005593_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali