2009-12-22ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO AZAROA
Industriako prezioak % 0,1 igo dira 2009ko azaroan
Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko azaroa eta 2009ko azaroa alderatuta) % 5,0ekoa izan da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,1 egin dute gora 2009ko azaroan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen azaroko urte arteko tasak % 5,0eko beherakada izan du.
Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera
(*) 2009ko azaroko urte arteko hazkundea
Iturria: Eustat
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko azaroan, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (% 3,2), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (% 0,8), “material elektrikoa” (% 0,2) eta “manufakturatako beste industria batzuk” (% 0,1). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 1,2), "mineral metalikoak eta ez-metalikoak" (-% 0,7) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (-% 0,7).
2008ko azarotik 2009ko azarora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (% 2,9), “manufakturatako beste industria batzuk” (% 2,5), "garraio-materiala" (% 2,1) eta "industria ez metalikoak" (% 2,0). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 13,8), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 12,3) eta “zuraren industria” (-% 5,5).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek azaroan izan duten bilakaerak joera ezberdina izan du guztietan: energiaren prezioak % 1,0 igo dira, baina ekipamenduko ondasunen prezioetan ez da aldaketarik eman (% 0,0) eta tarteko ondasunen prezioek % 0,2 egin dute behera. Kontsumo-ondasun guztiek % 0,1 egin dute behera, kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,1); kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, aldiz, ez dira aldatu (% 0,0).
Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 5,8 egin dute behera eta tarteko ondasunenek % 8,6; ekipamenduko ondasunen prezioak % 0,7 igo dira eta kontsumo-ondasunenek % 1,0 egin dute behera. Azken hauen artean, % 1,1 jaitsi dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,8.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx