2010/01/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2009KO ABENDUA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %7,8 gehitu ziren 2009ko abenduan

2009 osoan, azalera handietako salmentak %0,8 jaitsi ziren 2008 urtearen aldean.

EUSTATek landutako datuen arabera, lanegutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko abenduan %7,8ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Bi sektore handiek jokaera ezberdinak izan zituzten abenduan: elikagaien salmentek %0,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %12,7ko igoera.

Salmenten igoera nominalak hiru lurraldeetan izan dira: Salmentek %16,9ko igoera izan zuten Gipuzkoan (azalera berriak ireki dira); Araban %2,8koa da igoera eta Bizkaian %4,6koa.

Aurreko hilaren, 2009ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %5,2ko igoera izan zuten uneko terminoetan Euskal AEn. Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %4,4ko igoera izan zuten; Bizkaian, %4,2 eta Gipuzkoan %7,6, igoera nominalak beti.

Termino finkoetan azalera handietako salmentek %7,2ko hazkundea izan zuten.

Salmenten guztirakoaren hazkunde hau, behin prezioen eragina deskontaturik, bi sektore handien bilakaera ezberdinetan gauzatzen da. Elikagaien salmentak %0,3 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %11,3 igo, euro finkoetan.

graf0005646_01_e.png

Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboak izan zituzten; Gipuzkoan (%16,7), Araban (%2,4), Bizkaian (%3,8).

2009ko azaroaren aldean, Euskal AEko azalera handietako salmentek %5,1eko igoera izan zuten prezio finkoetan. Hiru herrialdeek, termino errealetan hazkunde positiboak izan zituzten aurreko hilaren aldean. Araban %4,2 igo ziren salmentak, Bizkaian %4,1 eta Gipuzkoan %7,5, euro finkoetan eta 2009ko azaroaren aldean.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %2,8 handitu ziren 2009ko abenduan azaroaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %10,3, Araban %0,7 eta Bizkaian %-0,1.

2009 URTEKO BALANTZEA

Azalera handietako salmentek %0,8ko jaitsiera nominala izan dute 2009 osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %-0,4ko tasa erreala dugu, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Lurralde historikoen arabera, 2009 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban %4,4 jaitsi dira salmentak, Bizkaian %1,2; Gipuzkoan %2,2 igo, nominalki beti. Termino errealetan, Araban (%-3,7) eta Bizkaian(%-0,8); Gipuzkoan%2,4ko igoera.

graf0005646_02_e.png

Oharra: Datuok aztertzean, kontuan eduki behar da 2009an establezimendu berriak ireki zirela.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %7,8 gehitu ziren 2009ko abenduan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2010/01/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005646_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali