2010/01/22ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2009ko abenduan
Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko abendua 2008koaren aldean) %2,9an da
2009ko abenduan, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko abenduan, “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%1,5) “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,9) “Material elektrikoa (%0,3) eta “Ez-metalezko industria” (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Petrolioa fintzea (%-1,6), “Ehungintza eta jantzigintza (%-0,8), eta “Elikaduraren industria” (%-0,4).
Urte arteko aldian (2009ko abendua, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Petrolioa fintzea” (%20,5), “Beste manufakturak” (%4,3), “Ez-metalezko industria” (%2,5) eta “Garraio materiala” (%2,0). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-13,9) “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-9,7), eta “Zurgintza” (%-5,6) sektoreetako prezioek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %0,9 jaitsi dira; Ekipo-ondasunenak %0,1 jaitsi eta Bitarteko ondasunenak %0,1 igo. Kontsumo-ondasunak %0,3 jaitsi dira guztira; batez ere Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek (%-0,3) izandako jaitsieragatik, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak gutxixeago (%-0,1) jaitsi baitziren.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Bitarteko ondasunen prezioak %6,4 jaitsi ziren, Energiarenak %1,1 igo, Ekipo-Ondasunenak %0,4 igo, eta Kontsumo-Ondasunenak %1,4 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %1,6 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,9.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx